Teknologia albisteak

Applen produktu berriak poltsiko txikienentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2005-01-12 : 16:01

Mac World erakustazokan hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Applek. Tartean, iPod berria eta Mac Minia. 99$ balio du lehenengoak eta 499$ bigarrenak. IPod edo Mac bat "merke" erosteko aukera da oraingoa...

IPod Shuffle

IPod Shuffle

Beste iPodak baino merkeagoa da, baina edukiera ere txikiagoa du. 99$ balio du 512MB dituenak eta 149$ giga batekoak. Txikle bakete baten tamainakoa da, ez du pantailarik eta autoko giltza batek baino gutxiago pisatzen du iPod Shuffle-ak.

Mac Mini

Txikia benetan; 15,24 zentimetro ditu zabaleran eta 6,35 zentimetro altueran. Ez du ez monitorerik, ez teklaturik ez eta sagurik ere. Baina, hala ere, Mac bat eduki nahi izan eta prezioagatik erostera ausartu ez denarentzat aukera bikaina da hau: 499$ balio du merkeenak.

Atzo aurkeztu zituen Applek produktuok, San Frantziskon egiten ari diren Mac World azokan. Beste hainbat berritasun ere aurkeztu zituen Applek, baina bi produktuok izan dira izarrak, dudarik gabe.

Erantzun

Sartu