Teknologia albisteak

Donostiako Aquariumak webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2005-01-13 : 09:01

Lau hizkuntzatan dago; euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Itsas bizitzari buruzko informazioa eta umeentzako atal berezia biltzen ditu, besteak beste. Flash bat sarreran eta irudi ugari ditu barruan.

Sei atal

Sei atal

  • Zatoz Aquariumera: Aquariumeko zerbitzuen gaineko informazioa, sarreren prezioak eta bisita birtuala daude atal honetan, besteak beste.
  • Berritasunak: Aquariumean dauden erakusketa, ikastaro eta bestelako berritasunen gaineko informazioa.
  • Lagun elkartea: Aquariumak lagun elkartea ere badu eta atal hau da bazkide horientzako gunea.
  • Aquarizatu zaitez: Hezkuntza programa bat da, itsas inguruneari buruz ikasteko. Jolas bat dago eta ikastetxeetako neska-mutilek parte hartu dezakete bertan.
  • Itsas bizitza: Helduei eskainitako atala da hau. Itsas bizitzari buruzko erreportajeak, elkarrizketak eta ikerketak bildu dituzte.
  • Prentsa: Aquariumari buruzko albisteak, prentsari zuzenduta.

Nahiko motel

Flash bat sarreran, irudi pila bat barruan eta olatuen soinua. Hori da webgunean sartutakoan aurkituko duzuena. Banda zabalarekin ere nahiko motel dabil webgunea eta ez dakit etxeko modemarekin ikusteko aukera egongo den...

Digital Vasca enpresak egin du Aquariumaren webgune berria. Diariovasco.com eta Kliketaklik.com garatu ditu enpresa horrek, besteak beste.

Erantzun

Sartu