Bazter errealetan tiro ugari zebilelarik, gure literaturan ia ez zen bortxarik ageri. Tiroak urriago, etakide protagonista gehiago. Hurrengo zerrendak etakideren bat protagonista duten euskal eleberri batzuk biltzen ditu. Egin litezke aise dozena erdi bat jardunaldi gai honen inguruan, Guggenheim-enean esaterako.
Xabier Mendigurenek Eider Rodriguezen "Eta handik gutxira gaur" eta Lander Garroren "Orain galdera berriak ditut" ipuin liburu ederrak iruzkindu berri ditu "Egunen harian" bere blogeko idazki batean, euskal literatura ETA zelan erakusten ari den eta erakutsi duen ikergaia intuizio mamitsuz aberastu duena.
Bazter errealetan tiro ugari zebilelarik, gure literaturan ia ez zen bortxarik ageri. Tiroak urriago, etakide protagonista gehiago.
Hurrengo zerrendak etakideren bat protagonista (edo garrantzi handiko pertsonaia) duten euskal eleberri batzuk biltzen ditu.
- (110. Street-eko geltokiako Joseba Telleria etakidea ote den ez dago garbi, baina Espainiako Justiziaren omenez etakidetzat jo dugu, ziplo sartzen baitzaitu zakuan zerorrek etakide zinenik imajinatu ere ezin zenuen arren.
- Bestalde, Karlos Santistebanen eleberri biak, Terrorista eta Mikel Zabalza edo izuaren tunela, zailak dira aurkitzen.)
Egin litezke aise dozena erdi bat jardunaldi gai honen inguruan, Guggenheim-enean esaterako.
- Ehun metro (1976)
- Grand Placen aurkituko gara (1982)
- 110. Street-eko geltokia (1985)
- Terrorista (1986)
- Mikel Zabalza edo izuaren tunela (1987)
- Exkixu (1988)
- Mugetan (1988)
- Etorriko haiz nirekin? (1991)
- Gizona bere bakardadean (1993)
- Nerea eta biok (1994)
- Hamaika pauso (1995)
- Zeru horiek (1995)
- Berriro igo nauzu (1996)
- Arian ari (1996)
- Joan zaretenean (1997)
- Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri (1998)
- Koaderno gorria (1998)
- Berandu da gelditzeko (1999)
- Agirre zaharraren kartzelaldi berriak (1999)
- Pasaia blues (1999)
- Euliak ez dira argazkietan azaltzen (2000)
- Lagun izoztua (2001)
- Ekaitz aroa (2001)
- Iraganean galdua (2001)
- Rebel Mayo Colorao (2002)
- Hiruko-tik �Herriak bizi behar du� nobela (2003)
- Ugerra eta kedarra (2003)
- Denboraren izerdia (2003)
- Hodei berdeak (2003)
- Hamar urte barru (2003)
- Soinujolearen semea (2003)
- Ezinezko maletak (2004)
Erantzun
Sartu