Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Maitasunezko e-posta mezuen lehiaketa

Sustatu
2005-01-24 : 09:01

San Valentin eguna gertu dagoela eta, Muskizko Ostabe elkartekoek e-posta mezuen lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 10a da mezuak bidaltzeko azkeneko eguna.

1

Gaindegia. Ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Sustatu - Sustatu
2005-01-21 : 21:01

Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia, aurkeztu da. Gaindegiaren sortze helburuak Euskal Herriaren eraketa eta garapenari begira jarrita daude. Bi webgune aurkeztu dituzte: Gaindegia.org eta Datutalaia.net .

Adi-adi begiratu argazki honi 20 segunduz

Sustatu - Sustatu
2005-01-21 : 16:01

Ondo begiratu ezkero, azkenean jirafa bat azalduko zaizu bistan.

zer ekarriko erregeek Aznarri?

mediomorto anti..prop. tailerra - Sustatu
2005-01-21 : 16:01

Aznar joan da. Ez barkamenik, ez hutsegiteen aitormenik.. Zer ekarriko ote diote erregeek?

Guk bere moduko oparitxoekin agurra egiten diogu.

Aznar gerra da.

Kooperazioz mozorroturiko arma salmenta.

Aznar gorrotoa da. Tortura, espetxe hiltzailea, zapalketa.

Aznar bortxa da. Antidisturbioak.

Kutsadura. Lukurreria. Desinformazioa, gezurra.

Aspertuta ote dago orain?

Guk bere tresnarik maiteenez inguratu dugu.

Aznar... hoa parte txarrera eta ez sekula bueltatu.

MedioMorto Anti.prop. tailerra

Erreginaren eskoziar kutuna

Ingalaterrako Errege-etxea - Sustatu
2005-01-21 : 16:01

Lagun batek bidali digu argazki hau. Berari ere beste lagun batek bidalita iritsi zaio. Ea asmatzen duzuen zein edo zer den Ingalaterrako Erreginaren kutuna...

ikus (L) izuna

mediomorto sormen tailerra - Sustatu
2005-01-21 : 16:01

Kaixo! Berriro argazki manipulatu gabea aixkireok... eskaneatu besterik ez dugu egin...

Bestela etxean duzuenok begiratu abenduko Euskaltelen aldizkaritxo hori!!

Beatoak ginela euskaldunok.. hemen ez dela larrutan egiten...?

Azkenean, "Basetxea"-ko stripteasekin batera, kablez ere.... batere lotsarik gabe Ikus...Lizunak eskeintzen eta sustatzen atrebitu gara ba... biba Euskadi tropikala!!!

zero azpitik zero

mediomorto tailerra - Sustatu
2005-01-21 : 16:01

Ai, argazki erreala lagunok!

Ez da bideojoko zahar bat.

Ezta obuloaren fekundazioaren proto-ekografia.

Laneko termometro hauxe da matematikaren, metafisikaren amildegian jartzen gaituena ezinezko zenbaki horrekin: Minus zeroa.

Orain ez dadila zientzilari bat hemen sar xarma izorratzera zera esanaz... termometro elektronikoarten txipak zero azpiko gradu dezimatxo batzu neurtu dituela baina injinariei ez zitzaiela dezimaldun markagailua egitea...

Zero azpitik zero. Gaur goizean gure hiriko Gasteizko tenperatura, bulego bateko aparailuak zoroki neurtua. Harrapazank!

1

Nabarraldekoen webgune berritua

sustatu - Sustatu
2005-01-21 : 13:01

Gaur irakurri dugu Gara.net-en nola martxan den nabarralde.com. Gainera, aurkezpena ere egin zutela dio eta nola dituen atal berriak-eta. Ba aurkezpena eginagatik, ez dugu ikusi. Ez behintzat helbide horretan.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Asteleheneko Goienkaria - Sustatu
2005-01-21 : 10:01

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. EHEk 25 urte bete ditu aurten, eta horren harira erakutsi zigun Xabier Zubizarretak nola sortu zuen EHEren irudi ezaguna. Errotuladore batekin jolasean ari zela sortu zuen. Orduan egindako zirriborro haiek gordetzen ditu oraindik.

Antzokitik atera dugu argazkia gaur goizean

Gorka Arizmendiarrieta - Sustatu
2005-01-21 : 10:01

Gaur goizean horrela ikusi dugu Bergara aldea Espaloia Kafe Antzokitik. Itsaso bat bailitzan zegoen esnatu garenean. Goizeko 9etatik 11ak arte, gutxi gorabehera horrelaxe egon da. Eguzkia goian eta behelainoa behean.

Kotoizko Araba

Aitor - Sustatu
2005-01-21 : 10:01

Joan den asteburuan eguraldi ederra egin du Euskal Herrian. Arabako lautada estalia Aizkorritik.

Bilboko Bakea

Euskaliritarra - Sustatu
2005-01-21 : 10:01

Bilboko kaleetan bakea somatu daiteke! Bestela begira zalditxo patxadoso hau!

Pet Shop Mutilak

Publis NCM / EITB / Egaztea - Sustatu
2005-01-21 : 10:01

Euskadi Gaztearen azken publizitate kanpainan, bi irudi ikoniko klonatu dituzte: batean Joseina eta Mikel Apaolaza ageri dira Pet Shop Boys-en Discography parodiatuz, eta bestean Itziar Alduntzin, Nagore Telleria eta Edurne Garmendia daude Bananaramakoak Wow diskoan zeuden bezala.

1

Euskal Unibertsitatea EGINEZ Mintegia

Idoia Torregarai Martija - Udako Euskal Unibertsitatea
2005-01-21 : 10:01

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskal Unibertsitatea EGINEZ Mintegia egingo du larunbatean Eibarren. Mintegi honen helburua bikoitza da: alde batetik, UEUtik harago, Euskal Unibertsitatearen inguruko diagnosi bateratua egitea; bestetik, behin diagnosian ados jarrita, hurrengo urratsei begira pentsatzen hastea. Patxi Lopez Abasolo da UEUko Zuzendari Ondokoa, hots, ildo estrategiko honetaz arduratzen dena eta bere iritzia eskatu diogu gai honen inguruan.

2

Ordenagailuetako hamar diseinu erroreak

Sustatu
2005-01-21 : 08:01

Bruce Tognazzinik iraunkorrenak diren hamar software diseinu errore handienen zerrenda egin du bere webgunean. Ez dira zorigaiztoko erroreak, baina bai haserregarriak. Nor ez da haserretu ordenagailuan lan bat egiten ari, argia joan eta lan guztia galdu duenean? Bada, hori da Tognazzinik aipatzen duen erroretako bat.

1

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten al du?

Sustatu
2005-01-20 : 10:01

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan konfiguratuta duzu? Badakizu minutu bateko kontua dela, eta ez duzula ezer instalatu behar?

2

U2 Donostian ikusi ahal izango dugu

Sustatu
2005-01-20 : 09:01

Zurrumurrua da oraindik, izan ere Errealak ere ez dakiela ezer esan du. Hala ere, irakurri dugu sareko hainbat lekutan eta zarata honek U2-ren soinuak ekar litzake Anoeta Estadiora. Abuztuak 9 aipatzen da data moduan. Ez litzateke lehenengo aldia, baina azkenekoz egon zirenetik 13 urte pasa dira... Zurrumurruek etortzeko nahia eragin dute.

5

Euskaldun baten alaba da Latinoamerikako emakume aberatsena

Sustatu
2005-01-19 : 12:01

Urtero egiten du Forbesek munduko dirudunenen zerrenda. Azken zerrendaren arabera, Arantza Aranburuzabala da Latinoamerikako emakumerik dirudunena, Mexikora joandako Felix Aranburuzabala eskoriatzarraren alaba. Gainerakoan, zerrendak ez du berritasun handirik; Bill Gates ahalguztiduna da buru.

1

Lekukoa eta liburua Andolin Eguzkitza omentzeko

korrika - korrika 14
2005-01-19 : 11:01

Andolin Eguzkitza euskaltzain santurtizarra omenduko du korrika 14k, Mila urte igaro eta… ikuskizuna izango da omenaldia. Zapatuan egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Carlos Panera izan da zuzendaria eta Edorta Jimenez idazleak idatzi du gidoia.

Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia

Ainhoa Latatu - UEU
2005-01-19 : 10:01

Hizkuntza Teknologiak graduondokoan saio osagarri gisa antolatzen ditugun mintegi edo mahainguruetako hau datorren ostiralean, urtarrilak 21, arratsaldeko 16:00etan egingo dugu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››