Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Literatur solasaldia: Iñaki Segurola filologoa hautsi-mautsian (euskal) mundugauzaren beirategian

Joserra Beloki - Donostiatik
2005-12-16 : 16:12

Liburu interesgarria, inondik ere, zirikatzailea, argigarria, mingarria asko eta askorentzat eta jasangaitza hainbatentzat, seguru asko. Jendea indiferente utziko ez duena; ez euskal jendea, behinik behin, seguru.
(Luze-antxeko mezua, aipua gehien-gehiena).

Albatros sentitu nintzen

Aritz Abaroa
2005-12-16 : 10:12

Bakoitzak berea maite du, bakoitzarena da ona eta geureei hura desio diogu.

4

Kafe Antzokiak 10 urte

Jabi Zabala - Zenbat Gara
2005-12-15 : 15:12

Gaur betetzen dira hamar urte Bilboko Kafe Antzokia zabaldu zenetik. Hamar urte eta 2.000 inguru ekitaldi iragan dira bertatik 1995eko abenduaren 15etik. Bilboren erdian, erdara nagusi den eremu urbanoan euskal gunea zabaltzea zen Zenbat Gara elkartearen erronka. Emaitzak begibistakoak dira hamar urte geroago, Kafe Antzokia ezinbesteko erreferentzia bilakatu baita berton eta kanpoan.

Enpresa Digitala sariak

Sustatu
2005-12-15 : 10:12

Atzo eman zituzten 2005. urteko Enpresa Digitala sariak, SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailaren ekimenez. Sari nagusia Bizkaiko Serinur enpresak eroan du, aparkalekuan kontrol telematikorako sistema bategatik.

1

Azpitituluak euskaraz: egin daiteke, egin dezagun, ni egiten hasi naiz

Telezaborra - Telezaborra
2005-12-15 : 10:12

Zergatik ez dugu euskarazko azpitituluen datu-base erakargarria sortzen? Punta-puntako telesailak euskaraz, edo Alfred Hitchcock filmografia osoa...

Espai Catalunya Topalekua irekiko da Donostian

Mikel Iturria - Harrikadak
2005-12-14 : 10:12

Aste honetan inauguratuko da Donostian Espai Catalunya Topalekua, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko topagune izan nahi duen egitasmoa. Webgunea eraikitze lanetan dago oraindik, lokalaren antzera. Erlojuaren aurka ari omen dira obrak bukatzeko asmoz. Inaugurazioa abenduaren 16an izango da. Eguerdiko 12:30etan prentsaurrekoa, 13:30etan ekitaldi ofiziala.

Balizko domeinuen erresuma

inaxio elizegi - luberri.net
2005-12-14 : 08:12

Gauza jakina da web asmo ugarik egiten dutela pott zenbait urte edo hilabeteren buruan, batzuk hasi baino lehen ere bai. Bada horiek utzitako arrastoa ikusteko leku apropos bat whois.net zerbitzuan: Deleted domains search deritzo eta helbide horretan bertan erabil dezakezue.

Sortzaileak eta ikusleak elkartuko ditu Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallyak

maria gonzález gorosarri - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak
2005-12-13 : 09:12

Gazte Sortzaile Sarien bigarren edizio honetako lehiaketa Eibarren izango da, abenduaren 17an. Guztira, hamasei lan grabatuko dituzte 80 bat gazte euskaldunek. Eibarrera gerturatuko direnek, gainera, euskarazko film labur ezagunenen maratoia ere ikusi ahal izango dute.

'Goienkaria' eta 'Asteleheneko Goienkaria' sarituak diseinuaren alorrean

Usoa Agirre - Goiena
2005-12-12 : 12:12

Aste honetan eman dira jakitera 7. European Newspaper Award prentsa diseinu sariak eta Goienkaria-k eta Asteleheneko Goienkaria-k aipamen berezia jaso dute Europako tokiko prentsaren alorrean.

5

Sodoku jokoa euskaraz

Unai Atristain - www.magicsudoku.com
2005-12-12 : 11:12

gure euskarazko sudoku web orrialde berria aurkeztu nahi dizuegu.

Firefox 1.5: Orain da aldatzeko ordua

Sustatu - Sustatu
2005-12-12 : 11:12

Mozilla Firefox-en 1.5 bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago. Zeren zain zaude Internet Explorer arriskutsua utzi eta Firefoxen bidean sartzeko?

Ametsaren aro berria

maite toledo - Sydney
2005-12-12 : 08:12

"Manuel izena dut. 12 urte ditut. Eta hau Australia da. Oz-eko Aztiaren herria." Ametsaren aro berria komikiaren aukezpena egingo dugu eguaztenean bi gidoilarik.

4

Zer da berriena, beroena, puntakoena Interneten?

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2005-12-09 : 08:12

Bilatzaileen bilaketa algoritmoek ez dute balio azken-ordua jakiteko, baizik eta ondoen kokatua dagoen topatzeko. Blog bilatzaileek azken aipuak jakiteko balio dute, baina nabarmendura neurtzen ez dute exito handirik: spam hutsa den bloga eta kalitatekoa ez dute bereizten. Albistegiek ere, hedabide tradizionalen ohitura eta interesen arabera ordenatzen dute informazioa, eta ondorioz albiste bilatzaileek ere berdintsu. Tresna batzuei errepasoa jarraian.

1

Durangoko Azokaren irekiera eta argitalpenen katalogoa

Sustatu
2005-12-07 : 09:12

Gaur irekiko da Durangoko Azoka 10.30etan. Aurten ez dago profesionalen egunik, baina gaur irakasleen eguna da. Hala ere, ez da gonbidapen berezirik edo ezer behar gaur aretora sartzeko, Olmako Tximiniatik blogean Gerediaga elkartekoek adierazi dutenez.

5

Bestelako eskolak izan ditugu gaurkoan

patxi gaztelumendi - Derioko Institutotik
2005-12-06 : 11:12

Euria ari zuen goizean. Ikasleek autobusa hartu dute, goizero bezala. Linea gitxiago zituen Bizkaibusek, eta horregatik Loiukoan etorri dira. Trenez hurbildu dira Txorierritakoak. Txorierri institutoan bestelako ikasgaiak landu ditugu.

Liburutegiak eta jabegotza intelektuala

Sustatu
2005-12-06 : 09:12

Durangoko 40. Euskal Liburu eta Disko Azokan burutuko diren jardunaldien artean, bihar azteazkena, hilak 7, Azokako aretoan eta arratsaldeko 16:00etan, Liburutegiak eta jabegotza intelektualari buruzko eztabaida bat antolatu da.

1

Juan Mari Lekuona poeta eta euskaltzaina hil da

Sustatu
2005-12-05 : 11:12

Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927) idazle, irakasle eta euskaltzaina hil da. Gaixotasun larria zuen Lekuonak, duela urte batzuetatik hona, eta azken albiste espero zuten haren hurbilekoek.

Ametsen Baratza ernatu da Santutxun

Soegintxuloko txorimaloa - Santutxuko Gazte Asanblada
2005-12-05 : 09:12

Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo Gaztetxea bota zutela urtebete egingo duenean, bertoko Gazte Asanbladakoek "Ametsen Baratza" liburua kaleratu dute.

2

Euskalduna eta itsua, halabeharrez analfabetoa

Manuel Agirre - Itsu euskalduna
2005-12-02 : 17:12

Itsuen hizkuntza eskubideen aldeko gose greba mugagabea abenduaren 3tik aurrera

1

Anton Abbadia jasotzean esandakoak

susanews - armiarma.com
2005-12-02 : 13:12

Bart, Anton Abbadia jaso zuen Susa literatura argitaletxeak armiarma.com atariagatik. Jende askoren aurrean -euskalgintzako aurpegi ezagunak ia denak- bere eskerrona agertu eta gogoeta eragiteko xedez, honako berba hauek bota zituen Mikel Elorzak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››