
Goizean hiru Osoko bilera saio edo plenarioak Auditorioan, eta arratsaldean Euskalduna Jauregiko aretoetan zazpi Gaikako Lan-taldeen batzarrak eta bi Esperientzia Lokalen aurkezpen mahaiak egin dira. Neka-neka eginak bukatu dute nazioarteko ordezkariak gaurkoan. Bitxia: Software Librea lan taldeko ponentziak software jabedunean egin behar izan dira.
.EU domeinuaren sorrera Ezagutzaren Gizartean mugilduta dagoen Europako eraikuntzan urrats bat gehiago da. Orain arte, Europa Batasuneko kide diren estatuek, lotura komun asko izan arren, ez zuten nortasun digital propiorik.
Lehenengo aldia da. Eta Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak taularatuko du. Eta aipatu elkarteko partaide batek euskaratu du. Guridiren El Caserío EUSKARAZ, Arrasaten, abenduan.
Goikoa irudi finko bat da. Baina behekoa, benetan mugitzen den Googlemap bat: egin zoom Ricplan gasteiztarrak aurkitu duen Versaillesko pailazo aurpegiarekin topo egiteko. Tagzaniak eskaintzen duen paste edo mapak pegatzeko aukera berriari esker. Blogean mapa mugikorra itsatsi nahi baduzu, horra aukera.
Sorry, your browser doesn't support iframes.
Gaur, azaroak 10, Algortako Kultur Etxean (Villamonte A-8), arratsaldeko 7.30ean horri buruzko mahai-ingurua.
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako "Gazteen Argazkiak" ikerketak EAEko gazteek hainbat gai desberdinei buruz dituzten jarrerak aztertu ditu, hala nola kirola, irakurketa, eguneroko bizitza, hezkuntza, politika eta egoera ekonomiko eta soziala.
Gai horien inguruan 15 eta 29 urte bitarteko gazteen iritziek deboran zehar izan duten bilakaera eta helduen iritziekiko desberdintasunak ere azaltzen ditu ikerketa honek.
Agintari askorekin osatutako mahaia, musika eta dantza ikuskizun ederra, koktela eta hiru hizkuntzatan Ibarretxek egin duen ongi etorriarekin eman zaio hasiera Bilbao 2005 Goi-Bilerari. Kofi Annan bideoan ikusi dugu.
Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia jardunaldiak izango dira 2005eko abenduaren 19an eta 20an (EHU: Leioia). Jardunaldien gaia: Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak.
Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak erabili.com webgunerako artikuluak idazteari berrekingo dio. Urtebete pasa erabili.com webgunearekin zuen lankidetzari utzita egon da Sarasola, Orotariko Euskal Hiztegia eta berehala argitaratuko duen 5 milioi karakteredun Gaztelania-Euskara hiztegia amaitzeko lanean murgilduta. Aurrerantzean, berriro asteazkenero izango da terminologiaren bueltako bere lanak irakurtzeko parada erabili.com-en, 2005-11-9an hasita.
Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bilerari emango diote hasiera gaur Bilbon. Mundu osoko 2000 pertsona inguru espero dira Euskalduna Jauregian, Lubaki Digitalaren aurka eta Solidaritate Digitalaren aldeko Itun Mundiala martxan ipintzeko asmoarekin.
Bada ez. Euskalduna Jauregian ez W2i topaketan, ez SIDAR-Sarbide Unibertsalaren topaketan, ez dugu konexiorik lortu. Alperrik ibili gara eman dizkiguten erabiltzaile izenak eta pasahitzak jo eta ke tekleatzen. Euskaltelen bidez iragarritako Banda Zabaleko haririk gabeko konexioa ez zebilen gaur.
Euskal blogarien 2. topaketa antolatuko du irratia.com irrati-bitakorak bere V. urteurrenaren zuzuan Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera blogari euskaldunen topaketa informala izango dugu, garagardo batzuk hartu bitartean gure kontuez jarduteko. Xabier Mendiguren Elizegik bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen liburua eta bertan bere bitakora aurkeztuko duen Noizpop DJak girotuko du topaketa.
Arratsaldeko 14:30etan hasiko da gaurtik asteazkenerarte luzatuko den W2i -ko (Wireless Internet Institute) Hiri Digitalen IV. Hitzarmena. Konbentzio hau honako lemape honekin abiatzen da: Haririk gabeko banda zabaleko Internet: aukera berriak herri komunitateentzat.
Bilbon gaude eta Euskalduna Jauregian SIDAR-Sarbide Unibertsalaren IX. Jardunaldiak hasi da. Topaketa modernoa dela ikusi dugu, ia-ia kongresu 2.0a ... jarraipenerako bloga, argazkiak flirck taldean, IRC kanala eta dagoeneko konklusioak sinatzeko aukera.
OpenOffice.org2.0 erabiltzen ari naiz, oso gustora gainera, baina ezin det Xuxen instalatu.
Saiatu naiz azkeneko xuxen instalatzen baina errorea ematen du.
Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko, astelehenean (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta (elkarte horren lehendakaria den) Teddy Baustistaren "Get on Your Knees" abestia deskargatu egingo du bertan, zuzen-zuzenean.
Azaroaren 7tik 17ra, laugarren ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA ospatuko da. Aurten jorratuko den gaia Ingurune Adimena da, eta honen inguruan Nazioarteko Sinposiuma izango da Leioan, azaroak 7 astelehenetik aurrera.
Azaroaren 7, 8, 9 eta 10ean, Bilboko Goi-bilera bultzatuz parte hartuko duten elkarteek edo sareek antolatutako 5 ekitaldi paralelo burutuko dira.
Zehazki, honako topaketa hauek izango dira: Global Cities Dialogue-en topaketa, SIDAR-Sarbide Unibertsalaren topaketa, Wireless Internet Institute-en topaketa, eris@-ren topaketa, e-Atlas-en topaketa.
Soziolinguistika Klusterrak, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren lankidetzaz, lan-bilera teknikoa egin du joan den azaroaren 2an. Donostian egin da lan-bilera hori, EHUren Ibaetako campusean. Bere izenburua honako hau izan da:Haurren eta gazteen erabilera ikertzen.