Teknologia albisteak

Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastrea bilakatu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:31

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkeok online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez gomendagarriak nabarmentzeko. Baina filtrazio bat gertatu da, eta agerian geratu dira milaka emakumezkoren erabiltzaileren datuak: selfiak, identifikazio agiriak, eta mezu pribatuak ere. Desastre bat. 

Desastrea gertatu da AEBetan milioika deskargara iritsi denean app hori. Nonbait ez dira milioika erabiltzailerenak filtratutako datuak, baina bai milaka batzuenak. 59,3 GB datu guztira, hauen artea 13.000 egiaztapen-selfieak eta nortasun agirien irudiak. Beste 60.000 inguru irudi eta mezu pribatuak ere bai. 

Aplikazioaren edukia goiko irudiak erakutsitakoa zen: gizonezkoen profil eta irudi komentatuak. "Kontuz Urliarekin, halako hirian ibiltzen da, esaten duena gezurra da ze ezkondua dago". Gizonezko batek etiketatze eta ratio sistema bat dauka.

Baina ihes egin duena ez da hori, baizik eta emakumezko erabiltzaileen edukia. App erabiltzaile profil zintzoa zela egiaztatzeko, selfi bat eskatzen zuen, eta hari lotutako identifikazio datu bat ere bai. Hortaz neska batek bere selfie eta, adibidez, gida baimenaren argazkia igotzen bazuen ziurta zezakeen bera Natalia zela (adibidez), eta horrekin baleko balorazioak eman. Hori da filtratu duten materiala. Arau gutxiko 4chan plataforman argitaratu zen filtrazioa, eta handik desagertu omen den arren, BitTorrent jarioetan ere agertu da gero, jada Internetetik ezabatzea zaila dirudi.

Tea oso modu kaskarrean egina zegoen, itxura batean. Bere erabiltzaileen datuak Googleren azpiegitura baten zeuden gordeak (Firebase, app askok darabilten gauza), baina babesik gabe. Enpresa bat omen dago Tea-ren atzean, Sean Cook delako ekintzaile batek sortua. Webguneko informazio orriaren arabera, Sean delakoak bere amari gertaturikoa ikusita sortu zuen Tea, zita txarrak ebitatzeko amari. 

Erantzun

Sartu