Zer da berriena, beroena, puntakoena Interneten?
Bilatzaileen bilaketa algoritmoek ez dute balio azken-ordua jakiteko, baizik eta ondoen kokatua dagoen topatzeko. Blog bilatzaileek azken aipuak jakiteko balio dute, baina nabarmendura neurtzen ez dute exito handirik: spam hutsa den bloga eta kalitatekoa ez dute bereizten. Albistegiek ere, hedabide tradizionalen ohitura eta interesen arabera ordenatzen dute informazioa, eta ondorioz albiste bilatzaileek ere berdintsu. Tresna batzuei errepasoa jarraian.
Zera da koxka: nola jarraitu zer den berriena, interesgarriena, garrantzitsuena teknologien alorrean? Gaur egun, galdera hau informazio hiper-teknologikoaren eta internautikoaren inguruan gertatzen da. Internetera dedikatutako informazioaren junkie asko horretan d(g)abiltza orain sarean. Baina epe ertainera, baliteke informazio bero eta hiper-azkarraren tresna hauek beste alor batzuetan aplikatzea: politika, ekonomia...
Tresna zenbait horren atzetik dabiltza.
- Del.icio.us-ek bere popular atala portadara ekarri du: balio erantsia ikusten diote informazio horri.
- Digg, albisteak komentatu eta baloratzeko gune bat. Gorantz doa.
- Memeorandum, albistegi eta blogen artetik informazioa erauzteko zenbait algoritmo darabiltzate. Bere alor teknologikoa fama irabazten ari da. AEBetako politikari ere begira daude hauek jada.
- Reddit , web albiste eta baliabideak anotatzeko, baina geziekin, albisteen balorazioan gora eta behera egiteko, eta karma kontzeptuarekin: Slashdot eta Barrapuntoko albiste eta iruzkinen baloraziorako erabiltzen den hori...
- Diggdot.us informazioa ateratzen du Del.icio.us-etik, Digg-etik, eta Slashdot-etik... hiruetan nabarmen ageri dena, huraxe izango da garrantzitsuena gero.
Populicio.us, euskal tresna
Eta, aipagarria baita ere, euskal informatikari batek egindakoa, Xabi Vazquezena:
- Populicio.us , Del.icio.us-en popularitatea dutenen gainean berrantolaketa bat egiten du zerbitzu horenk, dataren araberako balio erantsi bat gehituz. Ez baita berdina zer den garrantzitsuena azken 7 egunak kontuan harturik, edo azken hilabetea.
Tresna hauetan guztietan, RSS etiketak aurkituko dituzu, jarraipena egin nahi baduzu.
Erantzunak kargatzen...