"Manuel izena dut. 12 urte ditut. Eta hau Australia da. Oz-eko Aztiaren herria." Ametsaren aro berria komikiaren aukezpena egingo dugu eguaztenean bi gidoilarik.
Non : Donostia, FNACeko Forum Aretoa (lehengo San Martin azoka) Noiz: Abenduak 14 Ordua. 19:00 Aurkezleak: Maite Toledo eta Jabier Erostarbe
Giza baloreei buruzko gidoi lehiaketa antolatu zuen Sauré argitaletxeak 2004an. Saritutako lau ipuinetako binetak marrazteko profesional bat aukeratu zuten gero. Horren emaitza da Ametsaren aro berria komikia. Gaztelaniazko edizioaren izena La nueva era del sueño da.
Protagonista Manuel da, hamabi urteko inka txiki bat. Lima hiriko errabaletan jaiotakoa. Baina orain, biztanle gehienak aborigenak diren Sydney-ko (Australia) auzo behartsu batean bizi da. Istorio guztiak XXI. mendeko Sydneyn daude kokatuta.
Obra kolektibo honen helburua inmigrazioaren gaiari giza ikuspegitik begiratzea da.
Erantzun
Sartu