Teknologia albisteak

Ametsen Baratza ernatu da Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia
Soegintxuloko txorimaloa - Santutxuko Gazte Asanblada
2005-12-05 : 09:12

Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo Gaztetxea bota zutela urtebete egingo duenean, bertoko Gazte Asanbladakoek "Ametsen Baratza" liburua kaleratu dute.

2004ko Abenduaren 16an Bilboko udalak Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea hustuarazi zuen, baina hala ere, gazteek igandero asanbladaren bidez antolatzen jarraitzen dute, orain kale gorrian bilduz.

Gaztetxeak zuen herri baratzak bizirik jarraituko balu bezala, ametsak ereiten eta biltzen segitzen dute, eta gisa horretako fruitua da 41 idazle ezagunen testuekin eta beste hainbeste artista grafikoren ilustrazioekin ondutako "AMETSEN BARATZA" liburua.

Azala, gainera, Jose Luis Zumetak egin die.

Durangoko azokan GAZTESAREAren stanean (gazteek salduta) eta ELEA argitaletxearenean (editorialak salduta) izango da liburua.

Estekak berriz, hemen:

http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=3980

http://www.gara.net/idatzia/20051124/art140296.php

Erantzun

Sartu