Teknologia albisteak

Balizko domeinuen erresuma

Erabiltzailearen aurpegia
inaxio elizegi - luberri.net
2005-12-14 : 08:12

Gauza jakina da web asmo ugarik egiten dutela pott zenbait urte edo hilabeteren buruan, batzuk hasi baino lehen ere bai. Bada horiek utzitako arrastoa ikusteko leku apropos bat whois.net zerbitzuan: Deleted domains search deritzo eta helbide horretan bertan erabil dezakezue.

Horrela, eusk hizkia duten domeinuak galdetuz gero esaterako, zerrenda luze eta esanguratsua jasoko duzue. Badira horien artean oso tentagarriak diren bigarren eskuko domeinuak (euskaltelebista.net, euskalselekzioa.org, euskalherritarrok.com), inoiz martxan ezagututako beste batzuk ere bai, edota indarrean dauden beste baten homonimoak. Inoiz abiatu ez diren egitasmoenak izango dira gehienak seguraski (euskadisolutions.com)...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago