Aste honetan eman dira jakitera 7. European Newspaper Award prentsa diseinu sariak eta Goienkaria-k eta Asteleheneko Goienkaria-k aipamen berezia jaso dute Europako tokiko prentsaren alorrean.
Goienkaria-k kultura eta aisialdiaren gaineko Goienka2a sailaren azalengatik jaso du saria; sei azalek jaso dute aipamena. Tartean daude blogei buruzko erreportajearen azala eta Elgetako Espaloian egin zen lehenengo euskal blogs & beers topaketaren inguruko erreportajearen azala.
Asteleheneko Goienkaria-k azal nagusiarengatik jaso du saria; bost azalek jaso dute aipamena.
Goio Aranak diseinatu zituen bi aldizkariak. Saritutako azalak Iñaki Iturbe eta Imanol Soriano diseinatzaileek egin dituzte; Iñaki Iturbek Goienka2a sailekoak eta Imanol Sorianok, berriz, Asteleheneko Goienkaria-koak.
Saritutako azal guztiekin galeria egin dute Goiena.net-en.
Oraingoa ez da izan lehenengo aldia bi aldizkariek nazioarteko saria eta aipamena jasotzen dutena. Sariketa berean, ondoen diseinatutako tokiko agerkarien artean lehen saria jaso zuen Goienkariak 2003an eta 2004an ere aipamen berezia jaso zuen. Urte berean, SND erakundearen ( Society for News Desing ) diseinu lehiaketan ere aipamenak jaso dituzte bi urtetan.
Aurtengo sarien gaineko informazio osoa duzue European Newspaper Award-en webgunean.
Erantzun
Sartu