Sustatu logoa Teknologia albisteak

Durangoko Azokaren irekiera eta argitalpenen katalogoa

Sustatu
2005-12-07 09:12

Gaur irekiko da Durangoko Azoka 10.30etan. Aurten ez dago profesionalen egunik, baina gaur irakasleen eguna da. Hala ere, ez da gonbidapen berezirik edo ezer behar gaur aretora sartzeko, Olmako Tximiniatik blogean Gerediaga elkartekoek adierazi dutenez.

Azokara joan aurretik, sarean jarri duten Katalogoari emaiozu begiratua. Bilaketa azkar baten bidez, zer eskaintza dagoen ikusi ahal izango duzu, eta argitaldariaren loturan klikatuta, Azokaren planoan hark tokia non duen ere ikusiko duzu.

Esate baterako, Jabier Muguruzaren Seda diskoa hortxe aurkituko duzu, Barrenkaleko 23. erakusmahaian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu