Erakunde publikoen Internet presentzia hobetzen joan dadin Web 1.0 Tailerra egin zen Gasteizen duela egun batzuk. Birtualki Internet bidez, eta Gasteizen gero, toki ezberdinetatik etorritako pertsonen aholkuak eta proposamenak batu dira.
Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak blog komunitatea jarri du abian. Horretarako software libreko LifeType plataforma erabili eta euskaratu du.
Mutilmedia blog komunitario bat da. Lau lagunen artean eramaten dugu aurrera 2005eko uztailaz geroztik: Aitor, Uxue, Arkaitz eta Jon, hiru mutilmedia eta neskamedia bat, alegia. Euskaldunak, informatikariak, gazteak, gauza berrien zale eta beti jakin-minez. Gure artean komentatzen ditugun albisteak eta gauza kuriosoak munduarekin konpartitzeko blog honetan gutxika-gutxika idazten joatea erabaki genuen.
Batzuek bazekiten, baina beste askok ez. Hala ere, Firefox 1.5 euskarazkoan, Berriaren titularren RSS-a berez integratuta egoteak lehen planora ekarri du kontua, eta gauzak azaldu beharra dago: Eibar.ORG-ek ematen ditu Berria.info-ren RSSak, bai, baina bakarrik Berriak berak eskaintzea erabakitzen duen arte.
Ametsek bezala, kilkerrek ere lotura estua izango dute Soinujolearen semean heriotzarekin. 
Oro har, ETAren sorreraren kausa nagusietakotzat gerra zibila jo duten euskal idazleen artean, kilkerrak oso garrantzitsuak izan dira.
Munduko aurreiritzien mapa bat argitaratu du Google zaintzera dedikatzen den blog ezagun batek, Google Blogoscoped delakoak. Bilaketa ariketa batzuk egin ditu autoreak: Germans are known for ... Zein terminorekin ageri den naziotasun bakoitza, horra topiko zerrenda. Eta euskaldunak, zerk definitzen gaitu?
Aspaldi genbiltzan Galdakaoko Udal Euskaltegian blogaren kontu hau dela eta buruari eragiten. Azkenean, erabaki beharrekoak erabaki eta hona hemen gure ikasle berritsuentzako bloga (beta bertsioan oraindik).
Goiko irudiak SMSoinu.com webgunearen trafikoa adierazten du. Abenduaren 17an telebistan azaldu zen. Lehen ez bazegoen nahiko argi, hor ikusten da zein indar duen telebistak audientzia aldetik. Hemen egunero gabiltza internet zaleak, baina argi dago publikoaren %90a telebistan dagoela.
IMAX formatorako Wired to Win. Surviving the Tour de France filmaren grabaketa egin zen 2004ko urrian Iparraldean. Egun hauetan aurkezten da "11ème Festival de Cinéma Grand Format de la Géode" delakoan. Moris Dia-k kontatzen du Baiona blogean
Auzitegi Nazionalak Batasunak larunbatean Barakaldoko BEC-ean egin behar duen ekitaldia galarazi egin du. Gainera, Batasunaren jarduna bi urtetarako debekatu eta interneteko web orri guztiak ixteko agindu du.
Horra, 0 meridianoa, munduaren eki eta mendebal-hemisferioak zatitzen dituen marra. Greenwich auzoko obserbatorioan, Londresen, bertakotxe puntu bat aukeratu zuten ausazko marra hori erabakitzeko. Orain, lurrean ere marraztuta dago bertan eta, gainera, aldameneko etxe batean pasabide bat ireki dute: etxea zatitu, mekanika apur batekin, efektu bitxi hori ikusarazteko.
Atxukale.com webguneak Mutrikuko informazioa publikatzea du helburu nagusi bezala. Euskera eta teknologiarekin zer ikusia duen informazioa ere publikatzen da, baina gehien bat Mutrikuko informazioa.
Euskal kulturaren eragileek (artista, elkartea...) beren web orrialdeen sortzeko eta kudeatzeko parada badaukate Iparraldean, www.eke.org atariaren bitartez. Formakuntzak antolatuak dira horretarako...
Euskalduntze prozesuak azken urte hauetan oso emaitza onak eman ditu»; «El euskera no se puede imponer»; «Lehenengo euskalduntze plana egingo dugu alderdian»; «Los niños tienen que aprender euskera, yo ya estoy viejo para eso»; «Arazoa erabileran eta kalitatean dago, dakitenek erabiltzea da erronka»,... bla, bla, bla... Ikasleen %31.8 euskalduntzen du eskolak Euskal Herrian, hori da errealitate gordina.
GuGara.com interes amankomunak dituen jende komunitateak sortzeko gune modura sortu berri dugu (Herri, Hiri, Herrialde, Koadrila, Elkarte, Musika talde, ...).
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria Sakanan sustatzeko elkarlanaren berri eman dute Etxarri Aranatzen. Prentsaurrekoan Kontseiluko ordezkaria, Aitziber Bergara, UEMAkoa, Miren Segurola, Mankomunitatekoa, Izaskun Razkin eta UEMAko Udalekoa, Juan Bautista Mariñelarena aritu dira.
Lore-jokoak antolatu dira Ondarroan Augustin Zubikarai idazlearen omenez. 2006an izango dira, baina dagoeneko lehiaketa, ikerketa edota ikerketa-beka ezberdinetarako deialdia egina dago.
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plazaratu berri duen 2005-2009 egitasmoaren lan ildoetako bat lan munduko esparru publiko nahiz pribatuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretan lagungarri izan liteke Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako LINGUANET, Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa. 
Pasa den abenduan argitaratu zen Maite Minez , Arrigorriaga Institutuko ikasleek egindako 25 amodiozko gutun eta 12 ilustrazio biltzen dituen liburua.
Karmele Alzueta Sariko Ohorezko Aipamena Pasaia-Lezo Lizeoko proiektu batentzat: Gure ekonomia ikertzen teknologia berrien bidez. Proiektuaren xedea Batxilergoko ekonomia internet erabiliaz irakastea da eta, horretarako, unitate didaktikoak sortzen ari gara.