Teknologia albisteak
1

Juan Mari Lekuona poeta eta euskaltzaina hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-12-05 : 11:12

Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927) idazle, irakasle eta euskaltzaina hil da. Gaixotasun larria zuen Lekuonak, duela urte batzuetatik hona, eta azken albiste espero zuten haren hurbilekoek.

Euskaltzain osoa, poeta, apaiza, eta irakaslea (Deustuko Unibertsitatean) izan zen Joan Mari Lekuona. Literatur lanetan ahozko euskal tradizioaren ikertzaile gisa ere nabarmendu zen.

Armiarma.com saritu berrian, Lekuonaren argazkia, eta baita poema hautatu batzuk hemen.

Susak apailatutako XX. Mendeko Literatura Kaierak sortan hala aurkezten du Lekuona Koldo Izagirreren sarrerak: Karrankarik gabe dakartza berrikuntzak, iraintzen ez gaituen kultismoa baliatzen du, gaiak eskatzen duen formalismoa da berea. Klasikoen oreka ageri du beti Juan Mari Lekuonak. Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak.

Erantzunak

Sustatu
2005-12-05 : 13:04

GipuzkoaEuskara.net gunean
erreseina luzeago bat.


Erantzun

Sartu