Teknologia albisteak

Liburutegiak eta jabegotza intelektuala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-12-06 : 09:12

Durangoko 40. Euskal Liburu eta Disko Azokan burutuko diren jardunaldien artean, bihar azteazkena, hilak 7, Azokako aretoan eta arratsaldeko 16:00etan, Liburutegiak eta jabegotza intelektualari buruzko eztabaida bat antolatu da.

Patricia Rierak (Fesabideko BPI taldeko kidea) bideokonferentziaren bitartez gaiari ekingo dio lehenik. Segituan eztabaida izango da, Karmele Santa Maríak (Euskaldok Centro de Estudios Vascos - Deustuko Unibertsitatea) moderatuta.

Partehartzaileak:

  • Patxi Presa (Liburtegi Zentrala, Donostia-San Sebastián)
  • Arantza Arzamendi (Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaria)
  • Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar Argitaletxea)
  • Jorge Jimenez (Euskal Editoreen Elkartearen presidentea)

Gerediaga Elkarteak eta Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazainen Euskal Elkarteko (ALDEE) Profil Profesionalari buruzko Lan-Taldearekin elkarlanean antolatutako ekintza da.

Erantzun

Sartu