Bakoitzak berea maite du, bakoitzarena da ona eta geureei hura desio diogu.
Atzo telebistaren aurrean eserita nengoen begirada ortzimugan galdua neukalarik. Ortzimuga hartan ez zen ezer ikusten, lur sail haundi bat zen, zeinek etzuen inolako gora-beherarik. Hamar minutu gutxienez igaro nituen begirada galdua berriz neureganatu nahian, eta azkenik lortu nuen helburu neketsu hura. Nere belarriek ahots goxo bat aditu zuten eta berehala begiradaren jabe egin nintzen. Telebistan norbait ahots goxos hitzegiten ari zitzaidan. Albatros izeneko hegaztiei buruz hitzegiten ari zen. Ez nekien zergaitik egin zitzaidan harrigarri gai hura zeren eta, hegazti mota hori egunero ikusi dezaket nere etxe ondoan. Zerbait harrigarria esaten ari zen hizlari hura. "Albatrosak Groenlandiako irla txikietan jaiotzen dira udabarrian eta 3 hilabete betetzean euren gurasoekin batera migrazioan joateko gai izango dira. Lurralde hotz haietatik ihesi egin behar dute negu latza heldu aurretik eta hainbat kilometrotako bidea egingo dute. Arraultzak erruteko gai zirenean, Groenlandiako irletan jaiotako Albatros hoiek, berriz itzuliko dira irla berberera eta euren gurasoek erabilitako lur eremu berbera erabiliko dute hurrengo generazioa sortzeko." Harrigarria zen nola itzultzen ziren toki berberera, eurak jaio eta hasi ziren toki berdinera hurrengoak hasi nahian.
Ni Euskal Herrian jaio nintzen 1962.urtean eta bost urte nituela nere aitak, lan kontuengaitik uste dut, Frantziara joan behar izan zuen bizitzen. Nola ez, aitarekin batera guztiok joan ginen bertara, baina, Euskal Herrian laga nituen nere altxorrik ederrenak; lagunak, familiaren zati bat... Hainbat denpora jasan nituen Frantziako janaria, Frantsesak eta Frantsesa hizkuntza bezela. 22 urte bete nintuenean, nere bizitzako emakumea agertu zen, eta 30 urterekin Frantzian bertan ezkondu ginen. Ezkondu eta urte batzuetara, haur bat izatea erabaki genuen eta erabaki hau oso garrantzitsua da bikote baten erlazioan. Asko pentsatu ostean, zera erabaki genuen nire emazteak, zein Euskal Herrian jaiotako euskalduna zen ni bezela, eta nik; Euskal Herrira bueltatzea haurra izan aurretik. Asko maite genuen gure lurra, gure hizkuntza eta gure sustraiak bertan genituela pentsatzen genuen. Pentsatu eta egin. 35 urterekin berriz itzuli nintzen nere lurraldera, nere herria behar nuen zuhaitzak lurra behar duen bezela. Oso ederra izan zen itzultze hura. Handik hilabete batzuetara haurra jaio zen geure jaioterri berberean, geure sustrai berberak ditu beraz gure haurrak ere, oso harro sentitzen naiz egindakoarekin.
Nola ez zitzaidan ba harrigarri egingo telebistan entzuten ari nintzena! Neure bizitzako esperentziarekin lotu nuen han entzundakoa. Albatrosak bagina bezela jokatu genuen guk ere. Azken finean animali zein gizaki izan, guztiok dugu geurea denaren gana joateko gogoa, bakoitzak berea maite du eta maite duen hori desio dio bere hurrengoei ere.
Erantzun
Sartu