Bilboko Kalderapeko Kulturgunean aurkeztu du AIZU!-k bere 312. zenbakia, aldizkariaren 25 urteak betetzera datorrena. Aldizkaria sortu zuen taldeko partaide Esther Zarandonak gogoratu duenez, 1981eko Durangoko Azokan ikusi zuen argia AIZU!-ren 0 zenbakiak, Bilboko euskara irakasle eta ikasle batzuen ekimenez. Harrezkero euskara ikasleei euren ikas-prozesuan lagundu dien tresna izan da AIZU!, batez ere, 1983ko azaroan AEKrekin bat egin zuenetik.
Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek izan ziren atzo gauen banatu ziren Toribio Etxeberria Sarien irabazleak. Sarien aurkezpen hitzaldian, Txomin Garcia-k Ulma Packaging enpresaren esperientzia berritzailea azaldu zuen.
Bi gonbidatu berezi ekarriko ditugu Sustaturen urteurren jaira abenduan, hitzaldi kontzentratu parea ematera (labur, baina trinko eta mamitsu). Ed Freyfogle Yahooko bilaketa arduraduna izana, eta Iban Zaldua, 2006. urteko Euskadi literatur sariduna. Sustaturen urteurren ekitaldia abenduaren 13an izango da, Arrasateko Kultura Etxe berrian, Klaustroan, aratsaldeko 18.30etan.
Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Dokumentazio Zentruak Jakingarriak aldizkariaren azken alea kaleratu du, 59.a. Ale horrek gai monografikoa du, "Psikomotrizitatea Eskolan", eta hor jasotzen ditu hainbat adituren artikuluak: Juan Carlos Polentinos, Mª Jose Intxausti, Elena Herran eta Bernard Aucouturier.
On Jose Maria Arizmendiarrietaren gogoa Bernardo Atxagaren Euskal Hiria lurralde sinbolikoan barrena ibiliko da bere heriotzaren 30. urtemugan. Asteasuko idazleak Euskal Hiria teoriaren nondik norakoak azalduko ditu azaroaren 30ean, Gizabidea Fundazioak Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzailea gogoratzeko urtero antolatzen duen Arizmendi Topaketak ekitaldian. Aurten, gainera, 30 urte betetzen dira Arizmendiarrieta (Markina, 1915 Arrasate, 1976) hil zela.
Euskalduna jauregian inbertsio handiarekin aurkeztu zen Euskal Y-aren komunikazio kanala. Webgune bat da, alegia, Abiadura Handiko Trenaren aldekoa. Proiektu horren kontrakoek ere badituzte webguneak, baliabide ekonomiko gutxiagorekin eginak, baina Interneteko garaietara akaso egokituagoak.
3ARRANO.com guztiz berriturik ikusiko duzue hemendik aurrera. Orain ia urtebete erabaki nuen webgunea guztiz berritu behar nuela batipat arrazoi hauengatik: estandarrak zorrotzago betetzeko, euskaratzen nuen edozein edukik bere tokia izateko, eta itxura garbiago bat emateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatzeko 2007an emango dituen diru laguntzen deialdia argitaratu da aldizkari ofizialean. Berrikuntzarik handiena: datorren urteko diru laguntzen deia orain egingo dugu. Oro har, eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.
Gero eta gehiago dira Interneten gure lurraldea ezagutzeko aukera eta tresnak, gero eta xehetasun handiagoarekin eta gero eta era ikusgarriagoan. Duela gutxi izan dut horietako beste zerbitzu baten berri: Geovirtual izenekoa.
UEMAk UEUrekin elkarlanean Immigrazioa hizkuntza-politikaren ikuspegitik aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, herri eta etorkinen esperientzia ezberdinetatik abiatuta, udalerri euskaldunetan fenomenoari zelan aurre egin ikusiko dugu.
Iragarri genuen bezala, asteazkenean jaio zen Santurtzin "Bai Esan" euskara-taldea, euskaltzale askoren arrimuan eta Andoni Egaña eta Unai Iturriagaren babes ezin hobean. Ekitaldia xumea bezain polita suertatu zen, baina orain geratzen zaie lanik zailena "Bai Esanekoei": lanean hasi eta irautea. Adierazi zutenez, ilusioa ez zaie falta. Baina Santurtziko euskaltzaleen laguntza mesedegarria bezain beharrezkoa izango zaie. Denak daude gonbidatuta taldearen hurrengo bilerara: azaroaren 30ean AEkren lokaletan. Jarraian duzue ekitaldian irakurri zen aurkezpen-testuko pasarte batzuk.
Errenteria-Oreretako Ereintza elkarteak Xenpelar Bertso Eskolaren laguntzarekin XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria antolatu du aurten. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gaztek hartuko dute parte (18-24 urte bitartekoak). Bi kanporaketa egingo dira, abenduaren 1ean bata eta abenduaren 5ean bestea. Finala abenduaren 8an izango da.
Lehenengoz argitaratatu zeneko hamargarren urteurrena betetzearekin batera kaleratu da Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa
Gaur, azaroak 23, jardunaldi batzuk egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean, eta bertan euskarazko bikoizketa izango da aztergai.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak nazioarteko mintegi bat antolatu du azaroaren 28rako, Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen izenburuarekin. POPBL-Project Organized and Problem Based Learning metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak aurkeztu (Aalborg Unibertsitatea, MUko Eskola eta Huhezi eta IMH) eta Lanbide Heziketa barrutian metodologia hauen erabilgarritasuna azalduko da.
Duela egun batzuk argitaratu zen EHAA buletin ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren HPSk emandako euskarazko hedabideentzako laguntzen esleipena. Duela egun batzuk euskarazko prentsak eskatutakotik urrun dauden kopuruak jasoko dituela agertu zen Berrian, zenbait hedabide-arduradunen iritzia jasoz. Hona, Interneteko hedabideen alorra ekarri dugu guk
Gaur Amurriok beste urrats bat eman du euskararen aldeko prozesuan. Azken 3 urteetan Bai Euskarari Akordioa egitasmoan parte hartu ostean, lankidetza hitzarmena sinatu dute Amurrioko udalak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.
Santurtzin "Bai esan" izeneko euskara taldea sortu da.
Bere aurkezpen publikoa egiteko Santurtziko "Bai esan" euskara taldeak Andoni Egaña eta Unai Iturriaga gonbidatu ditu. Aukera bikaina txapelduna eta txapeldun ordean elkarrekin eta "mano a mano" ikusi, entzun eta dastatzeko.Hitzordua, bihar, azaroak 21, iluntzeko 7 eta erdietan, "Kresala" aretoan (udal euskaltegiaren behealdean)
Artikuluak agertu dira asteburuan prentsan, Joaquin Gorrotxategi filologo eibartarra ez dela asko fio Veleiako euskara zaharrarekin... Iruña-Okan, Araban, Veleia herri erromatarrean agertutako euskarazko inskripzioez ari da Gorrotxategi. Ekainean azaleratu ziren, eta begi-bistan ulertzeko moduko euskaraz egoteagatik, eta kristautasunaren agerpen goiztiarrengatik deigarriak dira oso.