Teknologia albisteak

Psikomotrizitatea aztergai

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - HUHEZI
2006-11-29 : 09:11

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Dokumentazio Zentruak “Jakingarriak” aldizkariaren azken alea kaleratu du, 59.a. Ale horrek gai monografikoa du, "Psikomotrizitatea Eskolan", eta hor jasotzen ditu hainbat adituren artikuluak: Juan Carlos Polentinos, Mª Jose Intxausti, Elena Herran eta Bernard Aucouturier.

Juan Cruz Polentinosek berak aitortzen duen bezala, monografiko horren helburua da argitasun pitin bat egitea hezitzaileen artean ematen ari den eztabaidan, eta bide batez, hainbat gogoeta teoriko egitea haurraren egintzen zentzuaz, mugimenduaren garrantziaz eta hezkuntzazko prsikomotrizitate-praktikan geure burua egokitzeaz.

Monografikoarekin batera, aldizkariak aurkezten ditu hainbat liburu, zerrendatzen ditu hainbat artikulu aipagarri eta aipatzen ditu hainbat esaldi kontuan hartzekoak. Baliabideen txokoan, berriz, Jose Ramon Vitoria irakasleak “La vuelta al mundo en 25 canciones” liburua eta CDa gomendatzen ditu.

Irakur Gida

Haur Liburu Mintegiak, ostera, Irakur Gida argitaratu du, 2005. urtean Haur eta Gazte literaturan kaleratu ziren euskarazko liburu onenen selekzio bat. Betiko moduan, liburu ia guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Gurasoek, irakasleek eta liburuzainek benetan estimatuko dute gida hau.

Bai Jakingarriak eta baita Irakur Gida EAEko ikastetxe guztietan banatuko da, eta Nafarroako eta Iparraldeko ikastoletan. Guztira 1.200 ale.

Erantzun

Sartu