Andoni eta Unai Santurtzin
2006-11-20 19:11
Santurtzin "Bai esan" izeneko euskara taldea sortu da.
Bere aurkezpen publikoa egiteko Santurtziko "Bai esan" euskara taldeak Andoni Egaña eta Unai Iturriaga gonbidatu ditu. Aukera bikaina txapelduna eta txapeldun ordean elkarrekin eta "mano a mano" ikusi, entzun eta dastatzeko.Hitzordua, bihar, azaroak 21, iluntzeko 7 eta erdietan, "Kresala" aretoan (udal euskaltegiaren behealdean)
"Bai esan" elkartearen aurkezpen publikoa izango da. Jendaurreko aurkezpena ez ezik, ekitaldi honetan elkartean lanean aritzeko gonbidapena luzatu nahi die bertaratuko direnei, santurtziarrei bereziki.
Erantzunak kargatzen...