Gero eta gehiago dira Interneten gure lurraldea ezagutzeko aukera eta tresnak, gero eta xehetasun handiagoarekin eta gero eta era ikusgarriagoan. Duela gutxi izan dut horietako beste zerbitzu baten berri: Geovirtual izenekoa.
Badira gehiago ere, baina aipagarria iruditu zait hau, ekimen komertziala izanagatik, erabat euskaratuta dagoelako, bai nabigatzailea eta bai softwarea bera. Zerbitzua baliatzeko nahikoa da doako sowftware hori instalatu ("GeoShow3D Lite") eta gero eskaintzen dituzten eskenatoki horietako bat hautatzea. Ezin esteka zuzenak jarri gunea flashekin egina dagoelako, baina behar den guztia hor dago, doan eta eragozpenik gabe jaisteko moduan.
Erantzun
Sartu