Liburutegia on-line
Ostadar-ek planteatzen zuen proiektua hauxe zen: liburutegitxo bat gelan sortzea, ikasleek irakurri eta ekarritako liburuekin. Modu fisikoan egin beharrean, gure blogean gauza bera burutu dugu, baina liburuak ekarri beharrean, ikasleek irakurri ondorengo laburpen tentatzaileak agertzen dira (liburuaren nondik norako txiki bat, galdera tentatzaile batzuk, gaia eta irakurlearen balorazioa)
Zertarako balio dezake blog honek?
-Blogean agertzen diren liburuen artean, ikasleei zein liburu gustatuko zaien irakurtzea erabakitzen laguntzeko.
-Bloga sortu dutenak (ikasleak) eta erabiliko dutenak( ikasleak) erabiltzaile mota bera denez, beraien gustuak zeintzuk diren jakiteko.
-Internet-en dagoenez, ez da mugatzen erabilera ez ordu jakin batera, ez leku jakin batera ere.
-Irudiak lagungarriak dira zein libururen inguruan ari garen jakiteko.
Laburbilduz, Ostadar proiektuak pentsaturiko eskola-ataza batetik abiaturik, liburutegi bat on-line sortu dugu, eta denon eskura utzi dugu internet-en.
Ikasturte honetan, jarraitzeko asmoa dugu eta 500 laburpen inguru lortuko dugula aurreikusten dugu.
ION
Erantzunak kargatzen...