Euskarazko Web 2.0 proiektu berri bat aurkeztu nahi dizuegu, galdetu.com. Bere izenetik antzeman daitekeenez, galdetu.com, galderak egin eta erantzunak bidali eta jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua da.
Euskarazko lehen weblog honek bost urte bete ditu azaro honetan. Ez dago jaiotza horri data zehatz bat ematerik, ezkutuko probetan hasi zelako, eta apurka apurka irten zelako egoera horretatik. Ez dago, beraz, data zehatz bat.
Elgoibarko www.elgoibarren.net atari digitalak Arima Beltza blues taldeak emango duen kontzertua Internet bidez zuzenean emateko ahalegina egingo du. Kontzertua gaur (ostirala) izango da, gaueko 22:15etatik aurrera Elgoibarko Herriko Antzokian. Taldea banatu egingo da laster eta zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da honako hau.
Gaur aurkeztu da Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan Berria egunkariaren Estilo Liburua. Euskarazko idazkuntzarako erreferentzia sendo bat, Euskaldunon Egunkariak atera zuen Estilo Liburuaren 3. edizioei jarraitzen diena.
The New York Times-eko webguneko Multimedia atalaren arduraduna, Geoff McGhee, Euskal Herrian da egunotan, eta atzo EITBk antolaturiko ekitaldi batean izan zen Bilbon.
Edinburgeko Dukearen eskutik jaso du Londresen Ikastolen Elkarteko ordezkaritzak ESU PRESIDENTS AWARD 2006 saria.
Datorren abenduak 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Euskomedia Fundazioak webgune berezi bat prestatu dute.
"Saroiak eta kortak" izeneko liburua argitaratu dut. Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak azpititulua duen lana Saroiaketakortak.com URLan eskura daiteke. Ms Word eta PDF formatuetan jaits daiteke Internetetik eta bakoitiak eta bikoitiak orri berean bateratuz inprimatzeko dago moldatua. Nornahik kopia, alda edota erabil dezake.
Juanba Berasategi marrazkilari, ilustratzaile eta zinemagileak jasoko dugu 2006ko Anton Abbadia saria.
Eskolak euskalduntzea edo ez, hortxe dago gakoa. Gaur egun eskolak Euskal Herrian ikasleen %38 soilik euskalduntzen du. Hala ere, ikasturtea oso garrantzitsua izango da urrengo urteotan ehuneko horrek gora nabarmen egin dezan, azken urteotako blokeoari buelta emanez.
Sustatuko irudietan erantzunak utz daitezke gaurdanik. Egunean argazki edo irudi bat argitaratzeko ohitura dugu aspalditik, eta weblog honetako ohiko makinariatik aparte zebilen atal hori: jendeak karga zitzakeen argazkiak, baina ez zegoen haietan iruzkinik egiteko aukerarik. Estreinatzeko, Zaldi Eroak joan den astean zer pentsatua eman zigun, eta hortxe dugu iruzkin bat uzteko lehen aukera.
Urtero bezala, AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi itzulpen saria antolatu dute, Literaturako Nobel saridunaren liburu bat euskaratzeko beka moduan emango dena.
Katalanen .cat domeinuaren arrakastak inspiraturik, kanpaina hasi dute Galesen .cym domeinuaren alde. Galeseraz, haien herria Cymru da eta hizkuntza cymraeg. Bestalde, Galizian ere badabiltza .GAL domeinuarekin.
Azken egunotan Gipuzkoako prentsak argitaratu duenez, Donostiako udalak "pasarela" bat eraiki nahi omen du Uliako labarretan, Saguestik Monpaseraino. Horretarako, alde batera utzi dituzte ingurune hori babesteko eta zaintzeko dauden araudi guztiak, udalarenak zein beste hainbat erakunderenak.
2006. urte honetan, historian lehen aldiz, 3 milioiko biztanleriaren muga gainditu dugu Euskal Herrian. Estatistika institutu ofizialek eskainitako datuen arabera (Datuak behin-behinekoak dira. Iturria: biztanleria erroldak eta zentsuak INE eta INSEE) 3.005.670 pertsona bizi gara bertan.
Barakaldoko El Regato ikastetxeko ikasleek irabazi dute Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako ideia-lehiaketa. Sari banaketa ostiralean (azaroak 10) izango da, Donostiako Kutxagunean, 13:00 etatik aurrera.
Euskarabilak, Basauriko Euskaldunon Elkartea, 10 urte bete ditu. Hori dela eta, Basauriko Bertso Eskolarekin batera Bertso emanaldi paregabea antolatu du.
Aspaldian Irakurleen tarteak garrantzia hartzen ari dira gurean. Idazleak pozik joaten dira irakurleengana, irakurleek pozik entzuten dituzte idazleak. Harremana sortzen da, eta garrantzitsuena dena; literaturaz berba egiten da. Irakurlearen tartea izeneko bloga aurkeztera gatoz. (Irakurleen tarte hauek ez dira bakarrik sarean, aurrez aurre ere bai: adibidez, gaur hilak 8, 20.00etan Durangon)
Topaguneak Aiaraldean (Araban) egingo du aurten Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizioa, bertako Euskara Elkarte eta erakundeen laguntzaz. Lehiaketa abenduaren 16an egingo da, eta hamar orduko tartean hiru minutuko bideo-lan bat aurkeztean datza. grabazio eta edizio lanak abenduaren 16an bertan egingo dira, eta gaia ere egunean bertan jakinaraziko da.
Martxan da www.argia.com webgunean Kirolaz Badakit lehiaketa . Lau minutu izango ditu partehartzaileak galderei ongi erantzunez koloretako sei fitxa eskuratzeko. Froga hau gainditzen dutenek 2 lagunentzako arroila jaitsierarako zozketan parte hartuko dute.