Teknologia albisteak

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek Toribio Etxeberria Sarien irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2006-11-29 : 13:11

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek izan ziren atzo gauen banatu ziren Toribio Etxeberria Sarien irabazleak. Sarien aurkezpen hitzaldian, Txomin Garcia-k Ulma Packaging enpresaren esperientzia berritzailea azaldu zuen.

Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan

Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan

Sarbideen kontrolerako sistema elektronikoetan lan egiten duen Azkartek enpresa Donostiarrak irabazi zuen Sormen Teknologikora zuzendutako Toribio Etxeberria sari nagusia.

Bigarren saria Itziarren dagoen GNC LASER enpresarentzat izan zen, Laser Cladding eta Laser Hardening tratamenduak edo aplikazio ezberdinetan lan egiten du.

Enpresa asmoak

Ideia berritzaileen atalean Unibertsitatetik ateratako bi proiektu edo spin-off teknologikoak izan ziren irabazle:

  • I+G onkologia arloan farmako berriak sortzera zuzendutako Ikerchem proiektua, EHUko kimika Organiko I saileko esperientziatik sortutakoa, eta
  • iaz Kutxa Sariak irabazi zuen Sebiek ekimenak jaso zuen bigarrena. Tele-asistentziarako sistemetara zuzendutako ekimena da, EHUko BDI ikerketa taldetik sortutakoa.

Ulma Packaging eredu berritzailea

Aurkezpen hitzaldian, Txomin Garcia ULMAko zuzendari eta IK4-ko lehendakariak, Gipuzkoa Berritzen ekimenaren aurkezpenean egin zuen bezala, Ulma Packaging enpresaren esperientzia berritzailea azaldu zuen.

Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udaleko ordezkariek sariak banatu ondoren, ohizkoa den bezala Eibarko alkateak ireki zuen lunch ederra eskeini zen.

Erantzun

Sartu