Sustatu logoa Teknologia albisteak

3ARRANO.com berria ireki da

Ibai Oihanguren - 3ARRANO
2006-11-28 01:11
Berregituraketa

Berregituraketa

Ondorioz, aldaketa nagusia egiturarena izan da. Orain askoz soilagoa da. Lau atal dauzka: Mediateka, Bilo&Nano, Jokoak eta Softwarea. Azken hiruak lehen ere bazeuden, eta Mediatekan denetik aurkituko duzue: iritzia, artikuluak, komikiak, aurkezpenak, web baliabideak,...

Horrez gain eztabaidagunea ere jarri dut edozertaz hitz egiteko.

Jarioa

3ARRANO zaharrari falta zitzaion gauza garrantzitsu bat jarioa zen. Bilo eta Nanorentzat jarri nuen RSS iturri bat, baina webguneko beste berriak jario irakurle baten bidez jasotzea ezinezkoa zen. Hemendik aurrera, gai hauetariko bakoitzerako bi iturri izango dituzue eskura (bata RSS 2.0 eta bestea Atom 1.0):

  • Berriak
  • Mediateka
  • Jokoak
  • Softwarea
  • Bilo&Nano
  • Eztabaidak

Softwarea eta jokoak

Nahiz eta laster euskarazko joko eta programa gehiago aurkituko dituzuen, oraingoz hauek dira daudenak (Guztiak eguneraturik Glest estrategia jokoa ezik, baina laster izango dugu honen 2.0.0 bertsioa ere).

Jokoak:

Jaisteko:

  • Holotz's Castle
  • Kiki the nano bot
  • GNUbik
  • BillardGL
  • ColorSnatch
  • Glest

Online:

  • Dama jokoa
  • DHTML Phong
  • Itsasontzi Guda
  • PEG!
  • Xakea
  • Pang96!
  • Frozen Bubble

Softwarea:

Programak:

  • Evil Player
  • FPG EDIT
  • Inno Setupentzako hizkuntza fitxategia
  • IZArc
  • poEdit
  • SciTE

Hedapenak:

  • Del.icio.us Director
  • Erretilura Ikonotu
  • FireFTP
  • Greasemonkey
  • IE View
  • Kontaktuen Albo-barra
  • Scribe
  • Web Garatzailea

Oraindik lanean

Oraindik asko gelditzen da egiteko, ea bipuntuzerotzen dudan zertxobait... modan egoteko-edo ;-) . Beraz, konpondu edo hobetu beharrekoak zeintzuk diren jakiteko zuen laguntza ezinbestekoa da. Izugarri eskertuko ditut zuen iritziak eta iradokizunak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu