Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatzeko 2007an emango dituen diru laguntzen deialdia argitaratu da aldizkari ofizialean. Berrikuntzarik handiena: datorren urteko diru laguntzen deia orain egingo dugu. Oro har, eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.
Lehen aldiz egiten dugu deialdia era honetan, urte hasi aurretik alegia. Kalitate prozesuaren emaitza izan da eta bi helburu nagusi ditugu:
Aldundia berehala jarriko da harremanetan aurreko urteetan gure diru laguntzarik jaso duten udal, erakunde eta elkarteekin, baina komeni da azpimarratzea orain, abenduan eskatu behar direla datorren urterako laguntzak euskararen esparruan.
Guztira, 2.659.570 euro erabiliko dira diru laguntza hauetan, deialdiak hartzen dituen hamalau laguntza motatan. 2006ko diru laguntzen aldean, igoera % 3,9 da.
Deialdia 2006ko azaroaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Baldintzak, eskaera orriak eta aurkezteko epeak ikus daitezke laguntza mota bakoitzean, Gipuzkoaeuskara.net webguneko laguntzak izeneko atalera joanda.
Zehazki, hauek dira 14 laguntza motak:
Argibideak eta xehetasunak ikus daitezke Gipuzkoaeuskara.net webguneko laguntzen laburpen orrian.
Baita ere, kontuan izan behar dira diru laguntzak emateko irizpideak.
Zalantzarik izanez gero, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiarekin zuzenean harremanetan jar zaitezke.
Erantzun
Sartu