Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak nazioarteko mintegi bat antolatu du azaroaren 28rako, Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen izenburuarekin. POPBL-Project Organized and Problem Based Learning metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak aurkeztu (Aalborg Unibertsitatea, MUko Eskola eta Huhezi eta IMH) eta Lanbide Heziketa barrutian metodologia hauen erabilgarritasuna azalduko da.
Nazioarteko Mintegia, Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen Nazioarteko Mintegia, Elgoibarko IMH - Makina Erremintaren Institutuko POI (Proiektuetan Oinarritatuko Irakaskuntza) proiektuan kokatzen da.
POI, IMHk ezarritako hezkuntza proiektu berrian kokatua dago, GUNEKA kolaborazio testuinguruan, non Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen. Mekanizazio Bidezko Zikloko irakasle talde batek darama proiektuaren lidergotasuna, eta Ikasgelaren antolamendua eta irakaslearen rola eraldatzeko helburua du. Hauek, antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzeko GUNEKAk ikastetxeetan sustatzen diharduen estrategian integratutako bi erronka dira, hain zuzen.
POIren helburua da enpresek eskatzen duten profil profesionala garatzea, etorkizuneko teknikariek bete beharreko gaitasun tekniko, balore eta jarrerekin; horretarako ikaslean oinarritutako metodologia garatzen du, irakasle taldearen tutoretzaren bidez irakasi-ikasi prozesuan ematen diren esperientziak elkarrekin partekatu ahal izateko.
Erantzun
Sartu