Interneteko hedabide euskaldunentzako laguntza esleipena
Duela egun batzuk argitaratu zen EHAA buletin ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren HPSk emandako euskarazko hedabideentzako laguntzen esleipena. Duela egun batzuk euskarazko prentsak eskatutakotik urrun dauden kopuruak jasoko dituela agertu zen Berrian, zenbait hedabide-arduradunen iritzia jasoz. Hona, Interneteko hedabideen alorra ekarri dugu guk
Internet bidezko euskara hutsezko hedabideen alorrean, diru gehien jaso duten beste proiektuak hauek dira:
- Europa Press 28.533 euro
- Berria.info 17.031
- Bizkaiko Ikastolen Elkartearen Kontaizu.net 12.925
Laguntza multzo bat Hitza egunkarien webguneetara doa:
- 11barri (Lea-Artibaialdeko webgunea, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzarena) 12.100
- Tolosaldeko Hitza 5.295
- Oarsoaldeko Hitza 4.090
- Donostiako Irutxuloko Hitza 7.801
- Urola Kostako Hitza 7.629
- Busturialdeko Hitza 7.054
- Goierriko Hitza 7.087
Gainerakoen artean , Sustatuk 6.880 euro jaso ditu 2005. urteko deialdi honetan. Jarraian daude beste proiektu guztiak:
- Argia.com 9.901
- Anboto.org 9.304
- Elhuyar Fundazioaren Zientzia.net 6.969
- UK Berri Uribe Kostako Berriak, 6.619
- Etakitto.com 6.577
- Nabarra.com (Nabarra aldizkaria) 5.092
- Bertsolari.net 3.480
- Baleike.com 1.500
- Dobera Euskara Elkartearen Hernaniko Kronika sarean 2.500
- Aizu, Aizu.net 3.475
- UEUren Uztaro.com 960
- Soziolonguistika Klusterraren webgunea 3.753
Esleipen osoa, gainerako alor guztiekin (egunkariak, aldizkariak, telebistak...), EHAA buletinean duzue.
Erantzunak kargatzen...