Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bertsolari gazteen XIX. Xenpelar Saria

Kanporaketak Xenpelar Etxean egingo dira 20:00etan, eta doan izango da sarrera.

Finala Niessen Kulturunean izango da 18:00etan.

Kanporaketa bakoitzean sei bertsolari arituko dira eta puntuazioz hiru onenak pasako dira finalera. Beraz, finalean 6 bertsolarik kantatuko dute.

Abenduaren 1ean bertsolari hauek arituko dira: Jon Elizetxe (Gartzain, Baztan) , Manex Agirre (Aramaio), Alaia Martin (Oiartzun), Beñat Gaztelumendi (Donostia), Uxue Alberdi (Elgoibar) eta Unai Muñoa (Lasarte)

Abenduaren 5ean berriz: Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun), Aitzol Barandiaran (Ataun), Ander Lizarralde (Oiartzun), Oihana Bartra (Bilbo), Eneritz Zabaleta (Baiona), Haritz Casabal (Pasaia)

Aurreko edizioaren gaineko informazioa esteka honetan duzue:

http://www.errenteria.net/ediciones/oarso2005/4-9.pdf

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu