Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskal Herriko laborantza datuen bateratzea eta azterketa estatistikoa

Irati Azkue Leunda, Gaindegiako Komunikazio arduraduna - Gaindegia
2006-12-06 : 11:12

Gaindegiak Laborantza Dosierra argitaratu du, dokumentu historikoa lehenengo aldiz Euskal Herri osoko laborantza datuak bateratzen dituelako eta hauen azterketa estatistikoa egiten duelako.

Unibertsitateko Ekimen Ibiltariaren webgunea prest!

Presoen Aldeko Taldeak (PAT) - Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
2006-12-06 : 08:12

Dagoeneko martxan dago abenduaren 11tik 14ra presoen eskubideen unibertsitatean antolatutako Ekimen Ibiltariaren webgunea: www.pat-eh.org/ekimenibiltaria.

ETEN erakundeak HUHEZI hartu du

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2006-12-05 : 09:12

ETEN (European Teacher Education Network) erakundeak onartu egin du bere baitan HUHEZI, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea, joan den astean nazioarteko hezkuntza sareak jakinarazi zionez Joxemari Egañari.

Softwarearen ingeniaritzari buruzko liburua argitaratu du UEUk

Idoia Torregarai - UEU
2006-12-05 : 09:12

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) SOFTWAREAREN INGENIARITZA argitaratu du Durangoko azokarako. EHUko Informatika Fakultateko Jose Ramon Zubizarreta Aizpuruk idatzi du liburua.

Eman izena Sustaturen urteurren jaian eta blog lehiaketan

Sustatu
2006-12-04 : 17:12

Badoa hurbiltzen Sustaturen 5. urteurren jaia. Ezagutu nahi duzu Arrasateko Klaustroa abenduaren 13an Sustatuzaleen artean? Izena-eman datu-orri hau betez (jakin nahi dugu zenbat lagun datozen). Era berean, aurrera doa blog mezuen lehiaketa... Aurkeztu diren bezainbeste aurkeztuta, urteurrenera etorri eta iPod bat zozketan irabaztea erraza dago oraingoz.

61

Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

Sustatu
2006-12-04 : 13:12

Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

5

Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

Sustatu - Librezale.org-en jakindakoa
2006-12-04 : 12:12

Ostiralean hemen azaldutako OpenOffice-rako Xuxen zuzentzailearen albistean, erantzun hari interesgarria sortu da, eta handik jakin dugu, Librezale-n argitaratu dela eta proba egin dutela, Xuxen hau Firefox nabigatzailean ere instalatzen ahal dela. Egin dugu aproba, eta primeran dabil.

Euskararen astea Erroman

Sustatu
2006-12-04 : 09:12

Italiako Euskara Kultura Elkarteak ekitaldi aste interesgarria antolatu du Erroman. Joan den larunbatean hasi ziren, baina abenduaren 10a arte daude ekitaldiak: Erroman lagunik baduzu, animatu itzazu. Gaur eta bihar, txalaparta ikastaro eta laborategia. Abenduaren 6an, Aupa Etxebeste Asier Altuna zuzendaria bertan izango dela. Eta gehiago.

Nazio bat garelako... euskal eskolak euskal egutegia!

Aitziber Larrea, Ibai Redondo eta Edurne Larrañaga. Euskal Herriak Bere Eskolako kideak - Euskal Herriak Bere Eskola
2006-12-04 : 08:12

Abenduaren 6a, Konstituzio espainiarraren eguna. Uztailaren 14a, frantziar Errepublikaren eguna. Urriaren 12a, Hispanitatearen eguna eta Guardia Zibilaren eguna. Egun esanguratsuak ezbairik gabe, baina norentzat? Nork du zerbait ospatzeko egun hauetan?

1

Dinux, euskara hutsezko sistema eragile librea

Aitor Lopez de Aberasturi - Diocesanas
2006-12-01 : 14:12

Diocesanas-ek jendearen eskura jarriko du bere euskara hutsezko sistema eragilea. Euskararen Egunarekin batera, sistema eragilea eskuragarri egongo da abenduaren 3tik aurrera, Diocesanas-ek horretarako sortutako webgunean: Dinux.org

1

Urbil-ek NAKRIOZO opa dizu!

e-gor
2006-12-01 : 14:12

Hara Urbil merkatal zentruak nola zoriondu nahi dizkigun Gabonak! Euren defentsan esan behar da horrelako asko daudela han eta bakarra dagoela oker, beraz agian euskaraz ez dakien langile baten (edo langile despistatu baten) akatsa besterik ez da... Baina TASFIESCESLIFE jarri izan balu, hala utziko lukete?

Norteko Ferrokarrilla irratsaioa Zientzia.net-en entzun daiteke

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2006-12-01 : 13:12

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioa www.zientzia.net web gunean ere entzun daiteke. Euskadi Irratian emititzen den zientzia-irratsaioaz gain, zientzia eta teknologiak XX. mendean eman zituenei buruzko hainbat erreportaje ikus eta entzun daitezke Multimedia atal berrian

Nafarroako aurrekontuak: “Hizkuntza-politika desegoki baten jarraipena da”

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2006-12-01 : 13:12

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako aurrekontuak aztertu ditu, hain zuzen ere euskararen normalizaziorako kopuruak. 2007rako aurrekontua 2006koaren jarraipena dela ondorioztatu du Kontseiluak. “Guztiz askiezak dira eta inondik inora ez dute ziurtatuko euskararen normalizazioan pausoak ematea”, salatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek

2.000 gutun eta SMS piloa

Jardun - Bergarako Jardun Euskara Elkartea
2006-12-01 : 12:12

2000 gutunetik gora jaso ditu azken 15 urteotan Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketak.Maitasun mezuen SMS lehiaketa ere urtetik urtera arrakastatsuago.

Musikosofia topaketak Loiolan: Bruckner

Mª Josefa Marugan eta Patxi Villanueva - Musicosofia
2006-12-01 : 10:12

Abenduaren 7tik 10era Loiolako Gogarte etxean ospatuko dira 2006ko topaketa musikalak. Oraingoan, Musikosofiaren sortzaile den George Balan bertan izango da eta Bruckner izango da landuko den autorea.

“Eskolak ikasle eleanitzak hezi behar ditu”

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2006-11-30 : 14:11

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ‘Ikasle guztiak euskaldundu: nola? jardunaldietan hezkuntzako hainbat adituekin egindako hausnarketaren ondorioak plazaratu ditu. “Eskolak euskaldun eleanitzak hezi behar ditu”, ondorioztatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

3

Berako Udalak webgunea aurkeztu du, Zoperen gainean egina

Berako Udala - Berako Udala
2006-11-30 : 12:11

www.berakoudala.net webgunea aurkeztu du Berako Udalak, Eibarko Code&Syntax enpresak egina, Udalerria plataformaren gainean, Zope software librea erabiliz.

Aingeru Epaltza: Abentura maite duenak izanen du non ase; gogoeta maite duenak ere bai

xme - Elkar/Normalak bagina bezala
2006-11-30 : 08:11

Mailuaren odola argitaratu berri du Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960), Erresuma eta Fedea deritzan trilogiaren lehen alea, XVI. mendeko Nafarroara garamatzan fresko liluragarri bat, dokumentazio itzelari eta hizkuntz maisuari kontalari iaioaren trebezia eransten diona.

4

Zuei esker Sustatun egin dugun froga

Sustatu
2006-11-30 : 07:11

Azken 15 bat egunetan hor goian dauden bi aukeretako bat azaldu zaizue Sustatun. Frogatu nahi genuen ea non egiten duen errazago klik jendeak: ondo diseinatutako kromo batean ala testu hutsezko lotura elegante batean. Emaitzen arabera, klikatu duten 210 lagunetatik, 120-ek testu hutsezkoa aukeratu dute eta 90-ek kromo grafikoa. Zenbait oker egin ditugu test honetan eta hobeto egin zitekeen, baina emaitzek zerbait adierazten dute behintzat. Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi.

Bidaiatu Unibertsitatea.net unibertsoan!

Idoia Torregarai - UEU
2006-11-29 : 20:11

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) UNIBERTSITATEA.NET ataria aurkeztu du gaur Donostiako Zientziaren Kutxagunean. UEUrentzat erronka handia den proiektu honen helburua komunitate unibertsitario euskaldunarentzat erreferentziala izango den gunea sortzea da, unibertsitateari buruzko informazioa bildu eta harremanak sustatzeko asmoz.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››