UEMAk UEUrekin elkarlanean Immigrazioa hizkuntza-politikaren ikuspegitik aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, herri eta etorkinen esperientzia ezberdinetatik abiatuta, udalerri euskaldunetan fenomenoari zelan aurre egin ikusiko dugu.
Udalerri euskaldunetan euskararen alde egiten den ahaleginari eutsirik, immigrazioaren fenomenoari buelta eman eta oztopoa izan baino, etorkinak euskararen erabiltzaile aktiboak izatea lortu behar dugu.
Horretarako, hain zuzen ere antolatu ditugu jardunaldi hauek: herri ezberdinetan jasotako esperientziak bildu eta euskaldundu diren etorkinen bizipenetatik abiatuta, etorkinen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea indartu nahi dugu.
Jardunaldien ostean lan talde bat osatuko dugu gai honi jarraipen iraunkorra eman eta agintariak, etorkinak eta, oro har, herritarrak sentsibilizatzeko. Izan ere, etorkinak euskal herritar bihurtu nahi baditugu, euskara eta euskal kultura ezinbesteko tresnak dira.
Lekua: Eibarko Markeskoa Jauretxea
Nori zuzendua:
Matrikula prezioa: 50 Euro (ikasle / bazkideek: 44 Euro) bazkaria barne
Izena emateko epea: azaroaren 15etik abenduaren 11ra
Eta izena non eman?
Edozein zalantza izatekotan hona idatzi
Eta jardunaldiaren inguruan zure iritzi, iradokizun edo kezka bideratzeko, ikusi ueu365 bloga
Adi!! plaza mugatuak dira
Erantzun
Sartu