LaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere ematen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen dago.
eguneraketa, abenduak 22. Ez dakigu protesta honen ondorioz den, baina irakurle batek dioskunez atzo jada euskarazko audioa eman zuela Euskalteleko kableak
Librezale elkarteak zerbitzu berri interesgarria jarri du martxan; software euskaratzeetan laguntzeko, Pootle sistema ezarri dute zerbitzari batean. Orain arte egindako hainbat itzulpen lanen itzulpenak (.po fitxategiak), bertan ezarri dituzte, Firefox eta Mozilla proiektuko zenbait bereziki, eta bi proiektu berriren itzulpena burutu nahi dute orain: VLC eta Xfce.
Iñaki Gabilondo atzo "La 4" TV.ko albistegietan: "Elurra ari du mara-mara baina Espainia ekialdean, ez prezeski gehien behar duten lekuan, Valencian baizik. Eski estazioetan malutarik ere ez...". Albisteak duen oihartzuna orohar halakoxea... "Arraroa, Valencian elurra!" Ez al dute ba nahi? Gure blogean jorratu dugu gaia.
Orain dela lau hilabete geroztik badugu Nireblog euskaraz, Blogak euskaraz eta doain sortzeko beste gune bat. Ezaugarrietako batzuk: Blog zerbitzu batek dituen aukera ia guztiak eskaintzen ditu. Aipagarrienak: pertsona desberdinek Blog bera idatzi ahal izatea (baimen desberdinekin), Tag sistema, berezko URL-a duten Blogak, inportazio sistema Blogger (edo inportazio aukera ematen duen edozein sistematik), neurrira egokitutako diseinua, Trackback-ak,...
BBS edo foro itxurako parte-hartzerako webgune bat jarri du martxan Eusko Legebiltzarrak. Galdera edo gaiak proposatu daitezke, orokorrean, edo talde parlamentario jakin bati zuzenduta.
Aurtengo Durangoko Azokako liburu arrakastatsuenetakoa izan da "Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa", Patxi Gallegok Xabinaitor superheroiaz idatzitako komiki-liburua. Dagoeneko irakurri dutenentzat nahiz oraindik ezagutzen ez dutenentzat interesa duelakoan, sortzailearengana jo dugu galdezka.
Etorkinen nazioarteko eguna den honetan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Aniztasunean jardunaldien lehen egunean hainbat adituk aztertu dute euskara eta immigrazioa hezkuntza sisteman aztertzen duen gaia. Kontseilutik integrazio sozialaren beharra azpimarratu dute. Euskararen hizkuntza-integrazioa lortzeko abiapuntua etorkinen errealitate linguistikoen aitorpena da, aditzera eman du idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
TXOMIN PEILLEN KARRIKABURU irakasleak hitzaldi bat emanen du Iruñean "Protestantismoa eta Protestante Eruditoak Euskal Herrian" gaiaz abenduaren 19an
Bizkaiko 26 udaletako Euskara Zerbitzuk sustatuta, SAREKO EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA aurkeztu da gaur Bilbon. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) osatu, Euskaltelek babestu eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzaz kaleratu den katalogo honen helburua 16 eta 26 urte bitarteko gazteei Interneten dauden euskarazko produktuak hurreratzea da.
Bere garaian iragarri genuen bezalaxe, datorren larunbaterako, abenduak 16, antolatu du Topaguneak Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizioa. Guztira, 90 gazte baino gehiago elkartuko dira Aiarako Kuadrillan, 10 orduko epean euskara hutsezko hiru minutuko bideo-lana prestatzeko. 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak egongo dira jokoan.
Gure Irratia berriz jarri da martxan gaur ostiralean, abenduak 15. Goizeko 6ak eta erditan usaian bezala ekin diote beraien betiko programazioari. Guztira aste bat eta 2 egun eten ditu bere emisioak Gure Irratiak.
Habian jarri da "programatzen" bloga, informatika eta programazio arloko euskal gidak zabaltzeko asmoarekin. Edozein ekarpen edo aholku ongietorria da.
Pozik nago, Sustaturen 5. urteurreneko jaia nola irten zitzaigun. Atzo, apur bat urduri nengoen, zalantza horiekin ea beti bezala harrikadak jota lagun baino etsai gehiago egiten ote ditudan... Baina gonbidatu genituen hizlariek ere probokazioaren bidea hartu zuten, eta horrek arintzen du nire kulpa. Teknologiaz jardutea etorkizunari aurre egitea dakar, ausardia behar da, lotsa gutxi, kontzientziak zirikatu. Sustaturen bidea halakoa izan dadila aurrera begira ere!
The Indezents blogean argitaratutako mezu barregarri batek irabazi du Sustatuk antolatutako blog mezuen lehiaketa. Epaimahaiak zenbait finalista izan ditu kontuan, eta azkenean hori nabarmendu. Egileak, iPod bideo bat eraman du, 80 gigakoa. Beste bi blogarik, zozketan, iPod Nanoak eroan dituzte.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bost urte bete ditu eta urteurren hau ospatzeko Iruñean bildu dira euskalgintzako, instituzioetako zein gizarte eragileetako ordezkariak. 2001eko ekainaren 26an Kontseiluak Behatokia aurkeztu zuenetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek. Eskerrik asko Behatokia erreferentetzat hartu duzuen guztioi, norbanako zein gizarte eragileei; hori baita guretzat lana balioesteko dugun termometrorik hoberena, adierazi du Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak .
Seme zaharrena hasi zait Internet esploratzen. Bere esplorazioaren helburuetako baten ustekabea.
Gaur, Borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu.
Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA taldeak hizkuntza-baliabide ahaltsu bat garatu dute zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko. Zientzia eta Teknologiaren Corpusa da, euskarazko lehen corpus espezializatua, eta ostegunetik aurrera, aurkeztuko den egunetik aurrera alegia, sarean egongo da.
Sustaturen 5. urteurren jaiko bi hizlari protagonistek, Ed Freyfoglek eta Iban Zalduak, bidali dizkigute beren hitzaldien izenburuak: Web 2.0ko enpresa bat sortzean ikasitakoak, horretaz hitz egingo du Freyfoglek. Zalduak, berriz: Nola salbatuko duen Internetek euskal literatura.
Euskarazko lehen antzezlana izan zen, nahiz eta erdarazko izenburua izan: Actto para la Noche Buena, Ignacio de Barrutiarena. XVIII. mendeko lana, XX. mendean bi aldiz bakarrik antzeztu izan zen. Orain berriro, abenduaren 16 eta 17an, Arrasaten, eta 23an Aramaion, Doke Antzerki Taldeak antzeztuko du.