Gure Irratia berriz uhinetan
2006-12-15 12:12
Gure Irratia berriz jarri da martxan gaur ostiralean, abenduak 15. Goizeko 6ak eta erditan usaian bezala ekin diote beraien betiko programazioari. Guztira aste bat eta 2 egun eten ditu bere emisioak Gure Irratiak.
Suteak eragindako kalteei aurre egiteko, eta lanean jarraitu ahal izateko kanpaina bat bururatu dute Gure Irratiakoek eta jadanik asko dira bere sustengua adierazi dieten elkarte eta pertsonak Euskal Herri osoan. Aurreko asteburuan ehunka herritarrek bere sustengu ekonomikoa eman diote Gure Irratiari, Durangoko azokan jarritako kutxan.
Datozen egunetan ekitaldi eta kontzertu batzuk antolatuko dira Gure Irratiak dituen beharrei aurre egin diezaion.
Erantzunak kargatzen...