Eusko Legebiltzarraren webgune bat herritarren parte-hartzerako
Parte Hartu du izena webguneak, eta hau da aplikazioaren helbidea:
Taldeei zuzendutakoak, legebiltzarkideei iritsi iritsiko zaizkiela pentsa daiteke, baina seguru aski goiz da horren emaitzak oraingoz ikusteko. Foroetan galdera bakan batzuk aurkitu ditugu gaurkoz, eta bakarra oraingoz, euskaraz, honako hau.
Interfazea elebiduna da, baina edukia maila berean dago, euskaraz zein erdarazkoa. Euskarazko eztabaidak non diren jakiteko, foroz foro aleak bilatu behar dira... Terminoen araberako bilaketa batzuetan badabil, eta beste batzuetan, ez. Gabonetako argiztapenari buruzko mezu hori ez da aurkitzen argiztapen edo argiztapenak terminoak sartuz gero, baina bai Gabonetako sartuta.
zuzenketa. Bilaketa badabil, lematizazio gabe, baina badabil, ez du bilatzen argiztapen mezugileak akats propioa sartu duelako bere mezuan, argitazpena.
Gaika antolatzen dira galdera eta iruzkinak, alor hauetan: administrazio publikoa, lehen sektorea (nekazaritza eta), gizarte politikak, kultura, giza-eskubideak, ekonomia, hezkuntza, industria, instituzioak, justizia eta herrizaingoa, ingurumena, hedabideak, lurraldearen antolamendua, kanpo-harremanak, osasuna, lana, garraioa, turismo eta kontsumoa, Europako Batasuna eta etxebizitza. Euskara ez da gai transbertsala, nonbait, Kulturaren atalean azpigai bezala proposatzen digute. Teknologia berriekin, beste horrenbeste: informazio eta komunikazioaren teknologiak Industriaren azpigai dira sailkatze horretan.
Foro bakoitzean proposatzen dena RSS jario baten jarraitzea dago.
Jose Antonio Del Moral Interneteko ekintzaile bizkaitarrak bere blogean kontatzen duenez, Legebiltzarraren webgune hau Alianzo eta Europa Press enpresen ekimena da.
Erantzunak kargatzen...