Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iñaki Gabilondok elurra eskiatzeko nahi, ez Mediterraneo idorra hezetzeko

Iñaki Gabilondo atzo "La 4" TV.ko albistegietan: "Elurra ari du mara-mara baina Espainia ekialdean, ez prezeski gehien behar duten lekuan, Valencian baizik. Eski estazioetan malutarik ere ez...". Albisteak duen oihartzuna orohar halakoxea... "Arraroa, Valencian elurra!" Ez al dute ba nahi? Gure blogean jorratu dugu gaia.

Harri eta zur nago.Eskiatzeko behar dutela kalekumeek elurra, aizue!!!! Mediterraneoko urtegi hutsak, ranbla lehorrak, golf zelai ihartuak, akuapark defizitarioak...datozkit burura, snif !!

Paissos Catalans.eko laranjak, barazkiak landatzen dituzten lurretan... edo oraindik kiskali gabeko baso-basatietan, errekatan ere elurra eskertuko dute ba, ala?

Baina nortaraino galdu da iparra, Gabilondo jauna? Egunean-egunekoa baino ikusten ez duen bizimodu moderno begi-bakarra dea hau? memoriarik gabe, negukoak udan ere onura behar duela jakin gabe? Udan esperoko duzue gero euria... beranduegi denean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu