Teknologia albisteak

Borobila abian da: web ostatatze zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor Ortuondo - Ekostat Informatica, S.L.
2006-12-12 : 09:12

Gaur, Borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu.

Gure web ostatatze planek zure web gunea sortu eta mantentzeko behar dituzun tresna eta ezaugarri guztiak eskeintzen dituzte: www.zuredomeinua.com bezalako helbide bat; zu@zuredomeinua.com erako e-posta kontuak; zure web gunean blog bat, foro bat edo argazki galeria bat erraz instalatzeko tresna; zure webgunearen bisitari estatistikak; MySQL datu-baseak; etab.

Gure helburua euskaraz bizi eta webguneak euskaraz sortu nahi dutenei kalitatezko hosting edo web ostatatze zerbitzu erabil erraza eskeintzea da. Webgune bat sortzea eta mantentzea lan erraza eta arina izan behar du, gainera euskaraz egitea posible izan behar du. Orain arte inork eskeintzen ez zuena guztion eskura jarri nahi izan dugu.

borobilak ez du web ostatatze zerbitzu arrunta eskeintzen, guk euskaraz egiten dugu eta gainera ia edozein beharrizanetara egokitutako zerbitzua eskeintzen dugu: hasiberriek, web gune bat sortzeko beharrezko tresna guztiak eta gida irakur errazak aurkituko dituzte; bestalde, adituek, teknologia aukera zabalena dute eskura: PHP5, MySQL 4.1, Ruby On Rails, etab.

Gure bezero guztiek, hasiberriek zein web garapenean adituak direnek, oso lagungarri aurkituko dute gure Wikia, bertan gure zerbitzuei buruz eta erlazioa duten gaiei buruzko gidak, tutorialak eta gomendioak aurkituko bait dituzte. Gure Wikiko gidarik aipagarriena Lehen pausuak deritzona da, non hasiberriei web gune bat nola sortu eta argitaratu azaltzen diegun.

Bestalde, gure blogean, borobilan gertatzen den guztiaren berri emango dugu, zerbitzuen nobedadeak, mantenu lanak eta promozioen berri emateaz gain, gure bezeroentzat interesgarri izan daitezkeen errekurtso, gida eta Interneteko bitxikeriei buruzko istorioak argitaratuko ditugu.

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso duela aipatzea ere beharrezkoa da. Internet euskaraz erabiltzen duten erabiltzaile kopurua baxua da oraindik eta hau bezalako proiektu batek eskatzen duen esfortzua handia izanik, bere garapenerako edozein laguntza benetan eskertzekoa da.

Azkenik, borobila abian jarri dugula eta gabonak gainean ditugula ospatzeko, gure web ostatatze planak %20-ko deskontuarekin kontratatzeko aukera ematen dizun promozioa martxan jarri dugu.

Webgune bat sortu eta eduki nahi baduzu ez ezazu aukera paregabe hau galdu! Gure web ostatatze planetako bat aukeratu, kontratazioa prozesua bete eta minutu gutxiren buruan zure web gunea sortzen egongo zara.

Erantzun

Sartu