
Arrasateko Doke Antzerki Taldeak taularatutako "Actto para la Noche Buena" obra Interneten dago, Euskomedia Fundazioari esker.
Hamaika Bertuteko kideok bertso-saioak antolatzeko baliabide urriak dituzten antolatzaile potentzialei bertso-saioak antolatzeko aukera eskaini nahi diegu. Hasteko, Hamaika Bertute eguna larunbatean (13) Donostian.
2006 urteak herentzia pozgarria utzi digu euskaldunoi Pragan, abenduan argitaratu delako Pragako Gida laburra, Europako hiri turistikoen artean euskarazko bakarrenetakoa, edo bakarra agian.
IMH Makina Erremintaren Institutuak tailerrean lanean jarduteko txirbil harroketari buruzko oinarrizko eskuliburua kaleratu du euskara hutsean. Lana IƱigo Unanue teknikariak prestatu du, urteetan enpresa industrialetan aritu ondoren ikusi izan dituen beharrak mugituta eta lanbide heziketako iraskaleentzat bereziki erabilgarria izango dena. Erabili.com-ek ere jaso du honen berri.
Abenduan, FHArlock sinatzen duen gure irakurleak, telebista digitalean izandako gora-behera batzuk kontatu zizkigun, eta erantzun kate interesgarria sortu zuen. Ustez konpondu ziren arazo haiek, baina ez, arazo berriak daude. Auzia nondik datorren auzia jakiteko, irakur ezazue lehenengo artikulo hura.
Deustuko Unibertsitatean Software Libreari dedikaturiko bloga hasi dute. Pablo Garaizarrek idazten du, eta oraingoz, ia eduki guztia gaztelaniaz doan arren, euskarazko artikuluak ere agertuko omen dira. Eta kolaborazioetara irekiak daude, hain zuzen.
Nafarroako udalek kale-izendegiak on-line ikusteko aplikazioa izango dute. Programa Lotura enpresak sortu du, flash teknologia bidez, eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioa Departamentuaren ekimena da.
Appleberri blogean, MacWorld 2007 biltzarrean atzo San Frantziskon (AEB) aurkeztutako Apple produktu berri biren (AppleTV multimedia estazioa eta iPhone) informazioa dago. Bertatik ala urrunetik, jarraipen zehatza egin dio Biltzarrari blog honen maczale euskaldun saiatuak.
Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Mundu osoan milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak. Euskal Herrian ere, gero eta gehiago. Asko, ordea, oraindik ez dira ausartzen saltoa ematera. Horientzat, hainbat testigantza ekarri ditugu hona; batzuk adituak dira Internet kontuetan eta beste batzuk, erabiltzaile hutsak. Denok kontatuko digute zergatik darabilten Firefox.
Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako aurrekontuen balorazioa egin du, 'aurrerapausoak' ikusi dituela nabarmenduz. 2006 urtea bukatu baino lehen Kontseiluak euskarak aurrekontuetan aurten behar duen igoera aldarrikatu zuen eta aurtengo EAEko kontuetan igoera lortu izanagatik pozik azaldu da. "Esaten genuen euskararen normalizazioak baliabide handiagoak behar zituela eta aldaketa hauek arrazoia eman digute", adierazi dute Kontseiluko ordezkariek. Halaber, gogorarazi du datozen urteotan hazkundearekin segitu beharko dela.
Duela 5 hilabete, 2006ko abuztuan, sortu zen del.icio.us zerbitzuaren Loturak izeneko klona. Euskaraz, gaztelaniaz, katalaneraz, gailegoz eta ingelesez sortu zuten zerbitzua, baina aste honetan, urtarrilaren 15ean itxi egingo dute.
2006ko telebista audientzien laburpena argitaratu du Urtzi Urkizuk bere blogean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Baina EITBk irakurketa positiboa egin zuen herenegun kontu honena.
Google Zeitgeist izenarekin, munduko bilatzaile indartsuenak, termino bilatuenen zerrendak argitaratzen ditu aldika. Urteroko laburpenak joera garrantzitsuen seinaletzat jotzen ziren. Baina deskubritu da, 2006rako eman zigutena, Bebo zela termino bilatuena, ez dela egia.
Txikichef (Hariadna Editoriala, 2006), Mugaritz jatetxeko sukaldariak egindako liburua, 'Gourmand World Cookbook Awards 2006'en irabazle da. Sari hauek, sukaldeko liburuen 'Oscar'tzat hartzen dira. Nazio mailan jasotako sari honen ondoren, Andoni Luis Adurizen liburua, mundu mailako lehiaketan parte hartuko du, Munduko Gastronomia Haur-Liburu Onena kategorian, estatu bakoitzeko ordezkariekin.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2007ko aurrekontua aurkeztu zuten atzo Patxi Baztarrika sailburuordeak eta bere kolaboratzaile estuenek. Aurrekontuek bi urtetan izandako igoera nabarmendu zuten eta, besteak beste, euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko ekimena bultzatuko dutela esan zuten.
Eskualdez eskualdeko Hitza egunkari euskaldunek RSS jarioak gehitu dizkiete beren edizio digitalei. Aurrerapausu bat hainbat herritan informazio lokala euskaraz Internetetik jaso ahal izateko.
Azken aldi honetan Google besterik ez dugu gogoan, baina Google nahiko bilatzaile eskasa da euskaraz bilatzeko, euskal gramatikaren izaera dela-eta: Googlek hitz osoak bakarrik hartzen ditu aintzat eta ezin dugu atzizkiekin osatutako hitzen artean bilatu. Hori desabantaila handia da gainontzeko hizkuntzen aurrean. Lehendik eskas eta Googlek oraindik gehiago eskasten gaitu.
IEB2007, Informatikari Euskaldunen 6. Bilkura aurten izango da, maiatzaren 11n. Web 2.0 hemen izango da bilkuraren gai nagusia. IEB bilkurak UEUk antolatu ditu, eta oraingo honetan, blog batekin bideratuko dute Bilkuraren antolakuntza, Unibertsitatea.net gunean.
(Oporretan izan garen egunetako batean, albistea gertatu eta hau kargatu zuen irakurle batek). Gaur abenduak 30 ditu, arratsaldeko 20.30ak dira mezu hau idazten hasi naizenean. Gaur, goizeko 9.00etan Madrilgo Barajas aireportuan lehergailu bat zartarazi dute. baieztapen ofizialik ezean, denek ETAri leporatzen diote eztanda. ETA izan zein ez izan, Euskal Herrian ondorio nabarmenak izaten ari den berria da, zalantzarik gabe.
Gaur ostirala 22 eta bihar larunbata, Feministaldia Donostian, Plazandreok-ek antolatuta, beste batzuen laguntzarekin. Webgunea, bloga, mapa sarean... Jardunaldietara ekarri dituzten gonbidatu asko bezala, Internetekin oso ondo lotutako ekimena.