Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sarearen ustegabeak

Inaki Irazabalbeitia
2006-12-13 08:12

Ordenadore jokoen bila zebilen; debaldekoak jakina. www.macgames.com helbidera iritsita bertako joko bat dekargatu du. Jolasean hasi da eta oihua aita euskaraz egiten du! Arrazoia du EƱautek. Hantxe ikusi dut jokoaren pantaila euskara txukunean. Otu zait bada, zuekin konpartitzea aurkikuntza. Beraz, interesik baduzue, macgame.com-era joan, Strategy and war atala aukeratu eta hortik "Battle for Wesnoth" jokoa jaitsi. Beste jokoak ere euskaraz dauden ez dakit. Zuek deskubritu beharko duzue. Izan indarra lagun! Atzen oharra: etxean maczaleak gara eta ez dakit beste sitema erabigileetarako jokorik egongo ote den hor.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu