Teknologia albisteak

Nireblog Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
David González - Nireblog
2006-12-20 : 09:12

Orain dela lau hilabete geroztik badugu Nireblog euskaraz, Blogak euskaraz eta doain sortzeko beste gune bat. Ezaugarrietako batzuk: Blog zerbitzu batek dituen aukera ia guztiak eskaintzen ditu. Aipagarrienak: pertsona desberdinek Blog bera idatzi ahal izatea (baimen desberdinekin), Tag sistema, berezko URL-a duten Blogak, inportazio sistema Blogger (edo inportazio aukera ematen duen edozein sistematik), neurrira egokitutako diseinua, Trackback-ak,...

Gainera, Nireblog barruan Taldeak edo Komunitateak sortu daitezke. Talde bakoitzak orrialde bat izango du Talde horretan eguneratu diren azken Blogen zerrendarekin eta Jario (RSS) bat du momentuan eguneratua izateko.

Kudeaketa interfazerako Coctelera zoragarrian oinarritu gara, Blogaren egitura bera duen Menu erraz bat erabiliz (Mapagintza Naturala).

Lau hilabete hauetan dagoeneko sortu dira Blog interesgarriak, eta zenbait ikastolatan tresta bezala erabiltzen ari dira Nireblog.

Euskarazko bertsioan Zabaldu edo Bildu bezalako aplikazio sozialak integratu dira.

Nireblog gazteleraz, katalanez, galegoz, portugesez, arabiarrez, ingelesez, errusiarrez aurki dezakezu eta aurki mandarino txinatarrez edukitzea espero dugu. Planet bat sortu da eta bertan agertzen dira hizkuntza hauetan guztietan eguneraturiko azkeneko Blogak.

Honekin euskarazko eduki gehiago sortzen lagutzea espero dugu.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago