Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetan

LaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere ematen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen dago.

eguneraketa, abenduak 22. Ez dakigu protesta honen ondorioz den, baina irakurle batek dioskunez atzo jada euskarazko audioa eman zuela Euskalteleko kableak

Azken urtean telebistan aldaketa nabaria gertatu da, larunbat irekiko futbol partiduak kate autonomikoek galdu eta LaSexta katearen eskuetan geratu dira.

Baina ez horregatik galdu dira partidu hauek euskeraz jarraitzeko aukerak, dirudienez, LaSexta behartuta dago hauek euskeraz ematera, interes orokorreko legea dala eta.

LaSexta horretarako deskonexio territorialak erabili beharrean, TDT seinalean sartu du euskera, eta honekin katalana eta galiziarra. Osora, irudiarekin aukera daitezkeen 4 audio kate doaz,

  1. Gaztelera.
  2. Katalana.
  3. Euskera.
  4. Galiziarra.

Arazoa sortzen zaigu TDT seinalea antena arruntetik jaso ordez Euskalteli esker heltzen baizagu, euskeraz ikusteko aukera kentzen zaigu.

Bai, hala da, euskal enpresa batek, euskeraz ikusi dezakezun zerbaiterako, ez dizu ikusten uzten.

Bigarren ligako partiduarekin asi zen la Sexta euskera eskeintzen, aurreko jaurnaldirako dena prest eduki ezin zutela. Orduz geroztik, larunbateko partidu guztiak 4 audio eduki dituzte. Egun hortan Euskaltelek ez zuen euskera eskaini baina bai katalana.

Kexa deia egin nuen, hasteko euskeraz emititzen ari ziren albisterik ez zuekan, hurrenaa aparagailuaren arazoa izan zitekeela, itzali eta berriz piztu arazi zidaten, gero bere kontrol zentrotik konexioa berhasi zidaten. Ezin konpondu, eta tekniko batek deituko zidala.

Teknikoak deitu zidan, ea noiz etorri zatekeen aparatua begiratzea. Ni harrituta esan nion, ez nuela beharrik ikusten, nahiko argia zen, 2 audio kate bakarrik bidaltzen zituztela 4-ren ordez, ez zekitelako LaSextak horrelakorik egingo zuenik, konfigurazioa 2 audio katerako prestatua egongo zela, bi izan oi direnez audio gehien erabiltzen direnak, bikoizketa eta bertsio originala ematen bada. Hori ikusita, etxera etorri aurretik emisioko teknikoekin hitzegingo zuela debalde ez joatearren.

Hurrengo partiduetako baten, azkenean, 4 audioak zeuden aukeran eta arazoa konpondutzat eman nuen.

Baina ikusi izan dudanez, basamortuan irudikeria izan dela dirudi, duela hilabete luze hasi ginelako berdin, gaztelania edo katalana aukera bakar bezala.

Deika berriz eta denetik entzun dut dagoeneko:

  • LaSextak egun horretan euskerako audiorik ez zuela sartzen, nire lagun batek jasotzen zuela konprobatu zidan bitartean bere antena arruntarekin, eta LaSexta izun gogorra jaso dezakenean egiten ez badu.
  • Beraiei heltzen zitzaien seinalean arazo teknikoren bat zela edo euskera ez zitzaiela heltzen, eta beren arazoa ez zenez ez zutela ezer egingo, nik kuota beraiei ordaintzen segitzen badiot ere ez ziotela bere seinale emisoreari erreklamatuko. Gainera, gezurretan, TDT seinalea multiplezaturik doa, edo dena jasotzen duzu, edo ezer, baina ez zati bat.
  • Beren sarean ez zegoela inongo arazorik begiratu zutela, Euskaltelen inongo bezerorik ez zuela jaso euskeraz partidua beraz, eta beste bezeroen parean nengoela, serbitzu bera jasoz. Jaso ez, eta arazorik ez dagoela? Eta gainera denak izorratzen bagara, berdin behar didala eman.
  • Euskaltelek ez zuela zerbitzu hori ematen eta ez zuela emateko asmorik, beraz deika jarraituta ere, denbora galera zela. Bestetik iragartzen jarraitzen dute TDT kanalak eskeintzen dizkizutela, baina ez da horrela, TDT kanalak, murriztuta.

Euskaltel edukitzeagaitik euskeraz ematen diren futbol partiduak galtzen ditut, Andaluzian egongo banintz TDT antena arrunt bati lotuta, ikusi ahalko nituzkeenak, eta enpresa teorikoki goi mailakoa konponbiderik ez dit ematen, behin lortu bazuten ere. Argi dago non da akatsa, TDT seinalea kable formaturan bihurketan, lehen bi audioak mantentzen dira, eta beste biak pikutara doaz.

Eta pentsa dezagun kate nazionalek bikoizketa bada, euskeraz emititzen hasten direla zeozer. Euskaltelekin izorratuko ginateke.

Ezta Buñuelek idatzitako pelikula surrealista bat izango balitz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu