Teknologia albisteak

Pootle erabiliz, Librezaleren urrats inportantea software euskaratzean laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-12-21 : 12:12

Librezale elkarteak zerbitzu berri interesgarria jarri du martxan; software euskaratzeetan laguntzeko, Pootle sistema ezarri dute zerbitzari batean. Orain arte egindako hainbat itzulpen lanen itzulpenak (.po fitxategiak), bertan ezarri dituzte, Firefox eta Mozilla proiektuko zenbait bereziki, eta bi proiektu berriren itzulpena burutu nahi dute orain: VLC eta Xfce.

Librezalekoen helburua, haien foroan argitaratutako oharrean esaten dutenez, zera da: "Orain artean egindako eta egiten dihardugun itzulpen lanen bilduman bat sortu komunitateak itzulpen memoria edo kontsulta moduan erabili dezan.".

Pootle izeneko softwarea erabili dute sistema hau gorpuzteko. Software librea da Pootle, jakina, eta wiki batean haren funtzionamendua euskaraz azaldu dute.

Irekitako proiektu guztiak hemen ikus daitezke. Oso modu grafikoan, lana non egin behar den erakusten du Pootle-ren interfazeak. Proiektu berrietan itzulpenekin zure kontribuzioa egiteko, izena eman behar duzu sisteman. Baina gero, karaktere-kateak itzultzeko laguntza handia ematen du sistemak, kasu bakoitzean aurretik egindako ordainak proposamen gisa erakuste dizkizu eta. Ikusi pantaila-irudi honetan nola proposatzen zaigun, testutxo bat itzuli behar dugunean, access emateko atzitu dugula, edo run exekutatu.

Une honetan, bi proiektu hauetan bultzatu nahi dituzte bereziki.

Animo bada. Ea proiektu horien gorritasuna berdera igarotzen den laster. Lana aurreratzeko tresna ona dirudi Pootlek, eta ideia ona Librezalerena berau erabiltzea.

Erantzun

Sartu