Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, sarean
Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA taldeak zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko hizkuntza-baliabide bat garatu dute: Zientzia eta Teknologiaren Corpusa. Euskarazko lehen corpus berezi edo espezializatua da. Corpusa elikatzeko, 1990-2002 bitartean argitaratutako zientzia eta teknologiaren alorreko obrak hartu dira kontuan. Corpus egituratua eta linguistikoki etiketatua da, automatikoki prozesatua, eta 8 milioi hitz ditu, horietatik 1,6 milioi eskuz berrikusita eta zuzenduta daudela. Corpusa www.ztcorpusa.net web gunean kontsultagai egongo da.
Zientzia eta Teknologiaren Corpusa abenduaren 14an (osteguna) aurkeztuko da Elhuyar Fundazioaren egoitzan (Usurbilen) 18:30etatik aurrera. Hizlariak honako hauek izango dira: Ludger Mees (EHUko Euskara Errektoreordea), Itziar Nogeras (Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa), Xabier Artola (EHUko IXA Taldea) eta Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa).
Erantzunak kargatzen...