
AEKn ez zabiltzatenok ere zerbait entzuten hasiko zineten honez gero, aurten Korrika daukagu, eta edizio hau blogosferan sartzen hasi da. Benitok Karrajuan 2.0 tresnak erabiltzeko proposamena dakar Korrikara begira. Handik hona ekarri dugu, haren lizentzia libreari esker.
Non entzuten da Anboto Irratia?. Horixe da irratiaren sorreran eskualdeko hainbat lagunek galdetzen euskuena, euren herrietara seinalea ez zela heltzen ikusita. Irratiko lantaldeak gogor ekin deutso lanari euren oihartzuna eskualde osoan entzun daiten, eta azkenean lortu egin dabe. Oraingoan bai, ozen esan leikie: Anboto Irratia Durangalde osoan entzun leiteke, 107.1en Elorrion, eta 99.00n gainerako herrietan!.
Maskaraden garaia hurbiltzen ari da Xiberoan. Hamar bat emanaldi izanen dira lurraldean zehar. Lehena, otsailaren 3an iraganen da Maulen, maskarada sortu den herrian, hain zuzen. Aurtengo sorkuntzak ohidura eta berrikuntzak nahasiko ditu.
i-TELE katean Internet bidez Frantziako Lehendakaritzako hauteskundeen eztabaidan parte hartzeko parada ematen da. Nahikoa da zure galderekin bideoa grabatzea eta i-TELE katera bidaltzea. Emititzeko aukeratu direnen artean Aitor Arandiak Ségolène Royal-i Euskal Departamentuari buruz galdetzen dion bideoa .
Pasa den urtean Balmasedan egin zen I. Lehiaketaren arrakasta ikusita, aurtengo II. edizioan sakelekoa lehertzeko zorian utzi gura dugu: jarri irudimena (eta bestelakoak) abian eta bidali eSaMeSak 688 613 992 telefonora otsailaren 7ra arte.
Energia nola alferrik galtzen dugun salatzea du helburu ekimenak. Gaur osteguna, otsailak 1, 19:55 etatik 20:00ak arte apagoi edo ilunaldia, argi guztiak itzaltzea da proposamena, denok nahi izan ezkero zenbat energia aurreztu dezakegun frogatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aldizkari ofiziala Interneten bakarrik argitaratuko du, paperezko bertsioa itxiz. Martxo aldera ofizialdu daiteke erabakia. Ea ordurako Firefox-ekin Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (GAO) normal kontsultatzeko moduan jartzen duten, orain ez bezala.
Irlandako telebista publiko baten ideia: kazetari gaztea ipiniko zuen irla osoan zehar bidaiatzen, baina soil-soilik gaelikoz egingo zuen berba, egoera eta leku guztietan, baita Belfasteko auzo orangistenean.
Azken bi urteetan bezala Urtxintxa eskolak euskarazko piropo lehiaketa antolatu du aisia.net web orrian. 18 urte bitarteko gazteek urtarrilaren 29an hasi eta otsailak 26a bitarte lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Guggenheim Bilbao Museoak 10 urteurrena ospatzeko publizitate kanpaina harrigarria kaleratu dau egunotan. Harritu nauena euskaraz pentsautako kanpaina dala, aldatzearren. Eta museoak nazinoartean deukon eragina kontuan hartuta, pozgarria da benetan albistea.
Euskaraz ikasi, bizi eta lan egiteko asmoa dutenek leku berria dute: www.prestakuntza.net. Artez Euskara Zerbitzuak webgune berri hau jarri du sarean, bertan euskaraz prestakuntza eskaintzen duten erakunde, autonomoak eta enpresak agertzen dira. Guztiz doakoa da bertan izena eman eta eskaintzen dituen aukerak erabiltzea.
Joan den astean berritu ziren Euskal Herri gehieneko irudiak Google Maps-en. Duela bi urteko irudi sorta bat jarri zuten... Egiazki, egunero daude sateliteak mundua erretratatzen. Atzo goizean Euskal Herri elurtua erakusten duten satelite-irudiak ere aurki daitezke gaur bertan Interneten.
Gazte-Zientzia.com webguneak Zientzia eta Teknologia (Z eta T)-ren informaziozko eta iritzizko plataforma euskaraz gazte eta umezko publiko batentzako eskaintzen du. Webgune berri honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren euskarriarekin kontatu duena, euskal gazte internautei zientzia dibulgazio eta herritarren parte-hartzeko leku bat eskaintzen die.
Euskarazko wikipediako hainbat lankidek blog berria sortu dute entziklopedia askearen euskarazko bertsioa ardatz duelarik. Blog honen helburu batzuren artean euskarazko wikipedia gizarteratzea, jende berria proiektura hurbiltzea eta sortzen diren albiste edota proiektu berrien gainean informatzea dira aipagarrienak.
Euskal Herriko natura eta zientziaren gaineko informazioa euskaraz batzen duen EuskalNatura.net webgunea sarean da. EHUko ikasle gazte talde talde batek dihardu webaren etengabeko osaketa eta garapenean.
Azaroan Enbata astekariaren Alda! gehigarria estreinatu zen eta gehiagarriarekin batera bloga . Asteburu honetan, urtarrilaren 26, 27 eta 28an, Globalki hausnartu behar da! izenburupean Gaur egungo munduaren bederatzi erronka geo-estrategiko handi aztertuko dituzte Mikel Aramendirekin Heletan.
Korrika Galaren helburua korrika arropa ezagutzera ematea da. 2005ean, azken korrikan, egin bezala aurten ere Iruñerriko AEKk desfilea antolatuko du ikasle, irakasle eta AEKkideekin. Estitxu Fernandez eta Urko Aristi izanen dira galako aurkezle.
Telebista batzuek ikusleak berri-emaile bihurtu nahi dituzte. Irudi eta albiste hornitzaile. EITB-k Zu KZri (zu kazetari) aurkeztu du, eta Antena3-k TuClip.
Eusko Alkartasunak wiki batean jarri du 2007ko udal eta foru hauteskundeetarako bere programa. Oraingoz EAren proposamenak ageri dira, baina editatzeko libre dago webgunea, edozer zuzendu dezakezu, eta baita orri gehiago gehitu ere.