Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Euskara eta teknologia: Bizkaiko laguntzen deialdia

Sustatu
2007-01-25 : 09:01

Otsailaren 15a arte dago irekita Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza deialdia euskara egon dadin informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

3

Urtegi erdi-hutsak betetzen elurrari esker

axi olano
2007-01-24 : 12:01

Elurrak herritar gehienoi traba ta arazoa besterik ez omen dakarkigu... Ta duela aste bi sikateaz, ur-horniketa moztu beharraz, larrialdi kaptazioez ari ziren agintariak.

3

Expolangues Parisen gaurtik aurrera

Sustatu
2007-01-24 : 11:01

Hizkuntza gaietarako azoka gaurtik 27ra arte egingo da, Parisen. Jaurlaritzako HPStik, Patxi Baztarrika sailburuordea Parisen izango da azokan, eta baita ere Euskal Etxearekin hitzarmena berritzeko. Euskararen stand-ean, Internet sarea bitarteko informazioa (www.habe.euskadi.net , www.euskara.euskadi.net eta beste) egongo da, Jaurlaritzaren oharraren arabera.

2

Sustatu.com - 2006ko datuak

Sustatu
2007-01-24 : 08:01

Urte berria hasi dugu (tira, duela hiru aste pasa), eta horrelakoetan gertatzen den moduan, iazko laburpenak egiteko eta ondorioak ateratzeko ordua heldu da. Guk ere egin dugu gurea: hona hemen 2006. urteak Sustatun utzi duena.

2

Eginbehardugu.com, esperientzia berria

Eginbehardugu.com
2007-01-23 : 16:01

Gaurko hainbat egunkaritan dator www.eginbehardugu.com deritzan webgunearen iragarkia. Zer ote den eginbehardugu.com hori? Jakiteko modurik zuzenena, ziurrenik, bertan sartu eta klikatu baino ez da. Hala ere, bihoa aurretik, hiritarren partaidetza areagotzeko Euzko Alderdi Jeltzaleak indarrean jarri duen esperientzia berria dela.

2

Gortu! Eskaladari buruzko bloga

Gortu - Baleike
2007-01-23 : 11:01

Gortu blogean Zumaiako eskatzaile batzuek beren abenturak kontatzen dizkigute. Etenaldi baten ondoren berriz bueltatu dira blogosferan gortzera, itxura berrituta gainera.

Benito Lertxundirekin solasaldia Iruñean 25ean

Juankar LOPEZ-MUGARTZA - NAFAR ATENEOA
2007-01-23 : 09:01

Urtarrilaren 25ean BENITO LERTXUNDIrekin egoteko aukera izanen dugu Iruñean solas lasaian, aspertuan. Bizi denak orhoit ukenen du Benito Iruñera kantatzera etorri ez zenekoa. Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalaren Kultur Alorrak antolatutako ekimen honetan Kike Diez de Ultzurrun kazetariak solasaldia gidatuko du.

3

Munich-etik berri txarrak software librearentzat

Iñaki - EHU
2007-01-22 : 15:01

Enpresa digitalak zabaldu duen berriaren arabera Municheko udalak arazo handiak ditu software librearen komunitatean oihartzun hanida izan software librea hedatzeko proiektuan.

7

Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?

Eneko
2007-01-22 : 10:01

Erantzunetatik aterata portadara. Halaxe diosku Enekok: Dirudienez zenbait "blogero activo " gonbidatu zituzten Konpondu.net webgunearen aurkezpenera. Baina susmatzen dut berriz ere Internet eta blogari euskaldunak ikusezinezkoak izan direla aurkezpenaren gonbitea bidali duen enpresarentzat. Ibarretxek ba ote daki blogosfera euskaldunik esistitzen denik? Gune horren aurkezpenera zenbait blogari gonbidatu zituzten, dirudienez erdara hutsez idazten dutenak denak.

8

Euskal Herri osoa erresoluzio handian Google Maps-en

Sustatu
2007-01-22 : 10:01

Euskal Herri osoa erresoluzio handian dago jada Google Maps-en. Lehendik zenbait eskualde zeuden detaile handian, Bizkaiko mendebalde partea eta Bilbo, Txingudi ingurua, Gasteiz eta Iruñea ere bai. Baina hutsuneak gehiago ziren. Ez dagoeneko.

4

Konpondu.net bloga aurkeztu du Ibarretxek

Sustatu
2007-01-19 : 17:01

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Konpondu.net webgunea aurkeztu du gaur. Duela zenbait aste inkesta batekin ireki zen webgune hori (hala jaso genuen Sustatun), eta gaur edukiz hornitua ageri da. Oraingoz, blog bat dela ematen du. Idazteko aukera noren esku dagoen ez dago argi, baina erantzunak libre eta moderatu gabe daude.

4

Pintxo, Googleplexeko "euskal" jatetxea

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2007-01-19 : 11:01

Fortune aldizkariak Google izendatu du AEBetako lantoki onena, lan baldintzen araberako sailkapenean. Besteak beste, doako janaria, eta zer nolakoa, apreziatzen dute bertako langileek, bisitariek, eta kanpotik inbidia diotenek. Googleplex zentroan, hainbat jatetxe desberdin, eta bat, euskal gaikoa, Pintxo.

Hiznet masterreko ikasleen soziolinguistika lanak

Sustatu
2007-01-19 : 08:01

Asmoz fundazioak (beste erakunde batzuen kolaborazioarekin) antolatutako Hiznet Hizkuntza Plangintzako master ikastaroko ikasleen lanak argitaratzen hasi dira.

3

Bilbo Handiko euskarazko telebista digitalaz

txerren - Ibaizabal Mendebalde Elkartea
2007-01-18 : 13:01

Bilbo Handiko euskarazko telebista digitalaren proiektuaz informatzeko deitu du Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak. 2006ko apirilean sortu zen Bilbon Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkartea. Bilbo Handian euskara hutsezko telebista digitala martxan jartzeak batu zituen hiriko hamaika euskaltzale.

Euskal Herriko 2.0 negozio bazkaria

Sustatu - Bazkaria.com-etik
2007-01-18 : 12:01

Lau enpresen artean, Bazkaria 2.0 izeneko ekitaldi bat antolatu dute otsailaren 2rako Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion. Webgune elebiduna prest dute, eta izen-ematea librea da, doan.

Eibarko Armagintzaren Museoa eta webgunea

Asier Sarasua - Eibar
2007-01-18 : 09:01

Eibarko Armagintza Museoa (ARMIA) gaur eguenez (hilak 18) irekiko da, arratsaldeko 19.00etan izango den inaugurazio ekitaldian. Ondoren, asteburuan ateak irekita izango ditu doan ikusteko moduan. Webgunea ere aurkeztu da bide batez.

1

Zibergela: paperean eta sarean

Sustatu
2007-01-17 : 10:01

Asteazkenero Berria-n argitaratzen den informatika kontuei buruzko atal dibulgatiboa, Zibergela, sarean dago orain, blog baten eran.

3

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzeko

Sustatu
2007-01-17 : 08:01

2006an egin zuten eguneraketa baten ondorioz, Firefox nabigatzailearekin ezin da zuzenean sartu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edukietan. Administrazio elektronikoak bere burua zuzentzeko zain egon gabe ere, partxe batekin konpon daiteke kontua. Informazio hau Gotzon Egiak bidali zuen ItzuL zerrendara, hark Librezale-koei esker jakin ondoren konponbidea.

Gaindegia sariketa

Irati Azkue Leunda - Gaindegia
2007-01-16 : 09:01

Nafarroa Garaia eta gainontzeko eskualdeen arteko harremanak landuko dira lehenengo aldiz Gaindegiak antolatzen duen sariketan. Euskal Herriaren ekonomia eta gizartearen errealitatea ezagutu eta aztertzeko helburuarekin antolatu du sariketa hau Gaindegiak.

2

BBVA eta euskara

erdikotrontzo
2007-01-15 : 12:01

Ez daukat ezer BBVAren aurka, baina gure herriko sukurtsaleko kristalean ikusi nuenak haserrarazi egin ninduen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››