Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaur iluntzean, bost minutuko ilunaldi globala

Sustatu
2007-02-01 09:02

Energia nola alferrik galtzen dugun salatzea du helburu ekimenak. Gaur osteguna, otsailak 1, 19:55 etatik 20:00ak arte apagoi edo ilunaldia, argi guztiak itzaltzea da proposamena, denok nahi izan ezkero zenbat energia aurreztu dezakegun frogatzeko.

Frantziatik dator ekimena eta marketing biralaz osea, e-mailuz hedatzen ari da mundu osoan. Ekimenaren webgune ofiziala hauxe da: lalliance.fr

Zergatik gaur? gaur amaitzen delako eguraldiaren inguruko gobernu-arteko aditu taldearen Parisko bilera, eta aldaketa klimatikoari buruzko txostena espero delako, gaurko, edo agian beharko. Adituen baieztapenak pesimistak izango direla uste da.

Eskerrik asko Axi Olanori eta beste lagunen bati, honen abisu emateagatik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu