Korrika 2.0
2007-02-02 12:02
Ale bi hauek Korrika kulturalarekin daukate zer ikusia:
Korrikaren gune ofizialean Korrikaren blog irekia proposatu dute. Izena emanda publikatzeko aukera, Sustaturen antzera-edo.
AEKren inguruko blogetan ere hasi dira zantzuak agertzen.
Ez dakit Korrika honek noraino daukan 15.arekin batera 2.0 ere izateko intentzioa. Errazena: korrika edo korrika15 etiketak blogetan, flickr, youtube, del.icio.us eta enparauetan. Ideia gehiago? Lekukoaren ibilibidea RSStik jarraitzeko moduren bat, Tagzania moduko zerbitzuetan ibilbidea markatu, Flickr-en Korrikaren argazkiak egin ahal geolokalizatzen joan, Technoratin korrikaren jarraipena egin... Pentsatzen hasita,...
Gehiago?
Nik hasteko etiketak ipiniko dizkiot mezu honi.
Erantzunak kargatzen...