Azaroan Enbata astekariaren Alda! gehigarria estreinatu zen eta gehiagarriarekin batera bloga . Asteburu honetan, urtarrilaren 26, 27 eta 28an, Globalki hausnartu behar da! izenburupean Gaur egungo munduaren bederatzi erronka geo-estrategiko handi aztertuko dituzte Mikel Aramendirekin Heletan.
Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu nahi du Alda! -k.
Asteburuan, Globalki hausnartu behar da! izenburupean Heletan antolatu diren Gaur egungo munduaren bederatzi erronka geo-estrategiko handi jardunaldien egitaraua honakoa da:
1) Noiz arte iraunen du Estatu-Batuen hegemoniak?
2) NBE: gobernuen gobernua edo GKEen GKEa?
3) Europaren bat egite politikoa gertatuko dea XXI. mendean?
4) Txina demokrazia bilakatuko da?
5) Gerla nuklear bat gerta daitekea heldu diren urteetan?
6) Noraino doa globalizazioa?
7) Emaztearen emantzipazioa prozesu unibertsala eta itzulezina da?
8) Pobrezia hutsa zinez desagerrarazten ahal dea?
9) Noiz da petrolioa agortuko?
Asteburua urririk da bainan aitzinetik izena eman behar da ondoko telefonora deituz: 06 14 99 58 79ra edo Alda! blogean
Erantzun
Sartu