Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

"Mathilde maitatzeko moduak" - Gabiria eta Murugarren elkarrekin

Sustatu
2007-02-12 : 13:02

Otsailaren 15ean, Donostiako Ernest Lluch Kultura Etxean, "Mathilde maitatzeko moduak" ikuskizunaren estreinaldia izango da, Julen Gabiria idazlearen eta Txuma Murugarren abeslariaren arteko elkarlan berria.

1

Vistara salto egin aurretik, aholku parea

Sustatu - Zibergelatik
2007-02-12 : 11:02

Badira egun batzuk Microsoft-en Windows sistema eragilearen bertsio berria, Vista, kalean dela. Merchandising-a ere hasi da, faszikuluak banatzen egunkari batzuekin. Zibergelan azaldutako aholku pare bat, Vistara salto egin aurretik.

23, argazkiak sareratu eta partekatzeko zerbitzua, orain euskaraz

Ibai Oihanguren - 3ARRANO
2007-02-12 : 09:02

Zure argazkiak diska gogorrean zokoratuta dituzu, zure ingurukoekin partekatu beharrean? 23 da behar duzuna. Argazkiak sareratu, partekatu, antolatu, inprimatu,... denetik egin dezakezu doako zerbitzu hau erabiliz. Gainera orain %97an euskaratuta dago.

2

Amodiozko gutun onena, Oihan Zubizarretarena

Maider Arregi - Goiena.net
2007-02-09 : 14:02

Oihan Zubizarreta 21 urteko arrasatearrak irabazi du Bergarako Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen Lehiaketa. Iñaki Serrano eibartarrak eskuratu du bigarren saria eta Nerea Urtzelai izan da bergarar onena. Aurtengoa lehiaketaren 15. ekitaldia izan da eta 37 gutun jaso dituzte, inoiz baino gutxiago.

3

Altsasuko euskalkiaren berri sarean

Kima euskara taldea - Altsasuko Kima euskara taldea
2007-02-09 : 10:02

Altsasuko Kima euskara taldearen internet sareko orriak www.altsasukokima.com helbidea du. Berau martxan jartzeko garaian bi ideia izan genituen buruan: taldea altsasuarrekin harremanetan jartzeko beste modu bat lortzea eta, bide batez, Altsasu eta euskara interneten plazara ateratzea.

Kronika: Nairobiko Munduko Gizarte Foroa

Kontxi Kerexeta
2007-02-09 : 09:02

Urtarrilaren 20tik 25era bitartean VII. Munduko Gizarte Foroa burutu da Nairobin, Kenyan “Beste mundu bat posible da” leloa aldarrikatuz, globalizazioaren eta neoliberalismoaren aurrez aurre.

1

Aurki.com berritu egin da

Eibar.Org - Eibar
2007-02-08 : 14:02

Aurki.com eguneratu egin dugu, eta itxura berriarekin sareratu da. Diseinu berrikuntzaz gainera, aldaketa teknikoak ere egin dizkiogu, batez ere bilatzaileari dagokionez.

2

Viloader.Net: sareko bideoak jaisteko aplikazioa

Ibai - www.viloader.net
2007-02-08 : 12:02

Bizkaitar batzuen ekimena: www.viloader.net. YouTube-n eta beste hainbat bideo-gordailutan dauden bideoak kontsultatu eta zure ordenagailura jaisteko aplikazioa sortu dute. Interfazea hainbat hizkuntzatan erabiltzeko aukera, euskara barne.

Ingurumen hezkuntzarako softwareak

Naturgaia - Naturgaia SL
2007-02-08 : 09:02

Naturgaia enpresan, Ingurumen heziketarako alorrean lan egiten dugu, eta bi software egin berri ditugu: Kioto, zertarako? eta Ingurumen-arazo berriak: Argi-kutsadura eta Soinu-kutsadura.

WEB 2.0 eta segurtasun ikastaroak UEUn

Mari Karmen Menika - UEU
2007-02-07 : 12:02

UEUren Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan ikastaro sorta antolatu dugu 2007ko udaberrian eta horien artean, bi hauek daude: "WEB 2.0 ikastaroa" eta "Segurtasun informatikoaren beharraz jabetuz".

haurdun sabela, pirata eta amona mantangorriak "abla"-n

Nerea Garmendia - nini_bat
2007-02-07 : 11:02

Egunotan FICOBAN dagoen erakusketan, Donostiako enpresa baten diseinua ikusgai. Always chapas - 999 chapas de autor erakusketan aukeratu zituzten nini_bat-en hiru diseinuok.

5

Telefonica movistar euskaltel zigortuz

Ander - Arrasate
2007-02-07 : 10:02

Gobernuaren lege berriaren ondorioz lehen minututik segundoka fakturatu behar dute telefonia konpainiek. Hau bezeroen aldeko neurria zelakoan? Bai zera!!! Badatoz tarifa igoerak eta garestiena Euskalteli deitzea.

3

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-02-07 : 10:02

Arteola Fundazioarekin elkarlanean, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatea prestatzen ari da beste aditu titulu bat, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa, irailean hasteko. Jende ezagun askok hartuko du parte bertan.

Kulturate, Arrasateko kultura-marka berria

J. L. Azkarate - AZK Komunikazioa
2007-02-07 : 08:02

Gaur aurkeztu da Arrasaten, Kulturate, Mondragoeko Kultura-Marka berria. Kulturate Kultura-Etxe berriaren izena da, baina Kulturari nortasun berezia eman nahi dion marka berria ere bada.

Euskal liburugintzaren diruak

Sustatu
2007-02-06 : 09:02

Agur liburu agur artikuluarekin hasi zen Hasier Etxeberria bere blogean, liburugintzako kopuruak eta diruak bere tokian jartzeko edo. Artikulu sorta batekin jarraitu du saiakera oso bat egin arte. Azken atala dirudiena argitaratu du: Jaurlaritzaren diruak.

Linguanet, Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa

Eli Almandoz - Asmoz Fundazioa
2007-02-06 : 09:02

Lan mundua euskalduntzearen arloa euskararen normalizaziorako oso garrantzitsua da. Enpresetan lan handia egiten ari dira arlo honetan eta horren erakusle da euskara lan hizkuntza gisa erabiltzen duten eta erabiliko dutenen kopura gorantz doala dioen datua. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteke.

1

Jaiki.org ataria sortu da

Jaiki - Jaiki
2007-02-05 : 09:02

www.jaiki.org ataria sortu da. Jaiki usurbilgo gazte talde independistaren iniziatiba berria da usurbildar gazteek informazioa izan dezaten eta antolakuntzan eta informazioan borrokaren lehen pausua dagoela azpimarratu nahi da. Azken finean eztabaida eta elkarrizketa guneak ezbatau eta zigortzen ari diren unean atari bat gehiago gure ahotsak lekua izan dezan eta ozen entzun dadin.

Aikor.com webgune berritua

tximintx
2007-02-05 : 09:02

Aikor aldizkariak 5 urte bete ditu aurki. Hori ospatzeko, webgune dinamikoa sortu du. Webgune berri honetan hainbat eta hainbat atal daude: albisteak, artikuluak, agenda, argazki galeria, gutunak, lehiaketak eta blog komunitatea. Albiste eta artikuluei erantzuna emateko aukera egon badago.

1

VLC Media Player euskara dezagun

Garikoitz Mujika - Info7 irratia
2007-02-05 : 09:02

Info7 irratiaren ekimenez eta Librezale.org webgunearekin elkarlanean, audio eta bideo formatu guztiak irakurtzeko gai den programa boteretsu hau euskaratzeko deialdia zabaldu da. Guztion partehartzearekin, ordea, musika, irratia, DVDak, filmak eta abar luze bat euskarazko softwarearekin ikustea/entzutea eskura izan dezakegu.

COMPORTA: Teknologia berriak ezinduen zerbitzura

Ibon Aizpurua - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2007-02-02 : 13:02

Goiko gorputz-adarretan, eskumutur eta besoetan, mugikortasun-gaitasuna galdua edo urritua duten gaixoek, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea. Horrelako pertsonentzat ari gara lanean COMPORTA proiektuan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››