Teknologia albisteak

Web euskaldun bat sortu dute zientziari buruz gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Gazte-Zientzia - Gazte-Zientzia
2007-01-29 : 10:01

Gazte-Zientzia.com webguneak Zientzia eta Teknologia (Z eta T)-ren informaziozko eta iritzizko plataforma euskaraz gazte eta umezko publiko batentzako eskaintzen du. Webgune berri honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren euskarriarekin kontatu duena, euskal gazte internautei zientzia dibulgazio eta herritarren parte-hartzeko leku bat eskaintzen die.

Bere egileen esanetan, egungo Z eta T gero eta garrantzitsuagoak dira gure bizitzan. Oilasko gripe, energiaren krisialdia, zelula ama, transgenikoak, marea beltz edota minbiziaren kontrako ikerketen ondorioak baino ez ditugu ikusi behar. Testuinguru horretan, bizi ari garen digital iraultzak, Internet eredu dela eta, komunikazioaren aukera izugarriak eskaintzen du, Z eta T-rentzat eta baita ere euskara berarentzat.

Horregatik, gaineratzen dute, oso garrantzitsua da Z eta T-ri buruzko kalitate handiko edukiak eta euskaraz garatzea, biharko munduan iritzia sortu eta jasoko duten pertsonentzakoa, hain zuzen. "Sor dezagun hezkuntza gaur, etorkizunean amankomuneko ongizate eta iturri naturalen aprobetxamendu eta garapen hobekiago bat lortu nahi badugu."

Era horretan, Gazte-Zientzia honako eduki eta herritarren parte-hartzeko leku hauek eskaintzen ditu:

- Informazioa, Dibulgazioa eta Hausnarketa: Z eta T-ri buruzko berri, erreportaje eta elkarrizketa etengabeko argitalpena; Z eta T-ri buruzko liburu kritika; euskarazko komunikabiderik garrantzitsuen Z eta T-ri buruzko titularrak.

- Iritzia: Zientzia guztientzako eztabaida-foroen sormen eta mantentze-lanak; iritzizko inkestak; Z eta T-ri buruzko edukiak sortzeko aukera internautentzat.

- Estekak: Z eta T-ri buruzko web orrien zerrenda eguneratua.

- Hezkuntza-ludikoa gunea: Z eta T-ri buruzko kuriositateak, esperimentuak eta multimedia fitxategiak.

- Azken berriak jaso: E-postaren bidezko doako bidalketa, web orrian agertu berri diren azken edukiekin.

Informazio gehiago

admin@gazte-zientzia.com

Erantzun

Sartu