Teknologia albisteak
1

Eusko Alkartasunak wiki batean ezarri du 2007rako hautes programa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-01-25 : 10:01

Eusko Alkartasunak wiki batean jarri du 2007ko udal eta foru hauteskundeetarako bere programa. Oraingoz EAren proposamenak ageri dira, baina editatzeko libre dago webgunea, edozer zuzendu dezakezu, eta baita orri gehiago gehitu ere.

EA2007.eu eta wikiprogramaEA.net domeinu bikoitzetan dago wikia. Wikipediaren software berdinarekin egina dago, Wikimediarekin, eta nabigatzailea euskaraz badaukazu, interfazea euskaratua agertuko zaizu.

Edukien artean, e-Gobernuari buruzko proposamen hau aurkitu dugu hemen:

Gaur egun, tokiko erakundeetan herritarrek parte hartzea ahalbidetzen duten tresnak ditugu eskura, hala nola IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak). Tresna horien artean, honako hau da zabalduena: Internet.

Internetek parte hartzeko aukera ematen du, informazioa askatasunez, eta eragozpenik nahiz murrizketarik gabe darabilten tresnen bidez, betiere legezko arauetara egokituta; tresna horien bitartez, herritar librearen kontzeptua bultzatu ahal izango da; horrez gain, herritarrek komunitatea eraikitzeko prozesuan modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute, hartarako kanalen bitartez.

Laburbilduz, planteamendu hori gauzatzeko, administrazio digitala lortu behar da. Eta administrazio digital horrek gaur egungo mekanismoen osagarria izan behar du, betiere bi ezaugarri berri txertatuta: komunikazioaren bidirekzionalitatea eta elkarreragina.

Erantzunak

Joseba Barrena
2007-01-26 : 10:16

Badirudi politikariak hasi direla konturatzen Internetek badituela erabilera interesgarriak. Benetakoa urratsa izango da hau ala hauteskundeei begirako itxurakeria? PNV-ren hayquehacer.com horretan harrigarria gertatzen da Bizkaiko Diputatu Nagusi txit gorena bera foroetan eztabaidan aurkitzea. Harrigarria orain arte ez dudalako nik behintzat horrelakorik ikusi, baina pozgarria eta ea beste batzuk ere animatzen diren.


Erantzun

Sartu